Mundua
Venezuela
Agentziak | Erredakzioa
"Espainiak bere enbaxada ekintza politikorako zentro bat bilakatzea ez du onartuko", adierazi du Borrellek Libanon. Ministroa bisita ofiziala egiten ari da.
Leopoldo Lopez Venezuelako oposizioaren buruzagia. Argazkia: EFE/Miguel Gutierrez
Josep Borrell jarduneko Atzerri ministroak gaur adierazi duenez, Espainiako Gobernuak Leopoldo Lopez oposizioko buruzagi politikoaren jarduera politikoa "mugatuko" du; izan ere, Espainiako enbaxadorearen egoitzan dago, Venezuelan.
"Espainiak bere enbaxada ekintza politikorako zentro bat bilakatzea ez du onartuko", esan du Borrellek Libanon. Ministroa bisita ofiziala egiten ari da.
Lopez ostegunean, enbaxadan, kazetariekin bildu zela gogorarazi du Borrellek. "Hemendik aurrera hori ordenatuko dugu", azpimarratu du.
Nazioarteko eskubidearen arabera, "apopilo" figurak enbaxada barruan jarduera politikoa mugatzea inplikatzen du, ministroak zehaztu duenez.
Josep Borrell jarduneko Atzerri ministroa, Michel Aoun Libanoko presidentearekin hizketan, Baabda jauregian, Beiruten. Argazkia: EFE/ Wael Hamzeh
"Baldintza horietan, Venezuelak Espainiako enbaxadaren immunitatea errespetatzea espero dugu", erantsi du.
Espainiak Lopez "entregatuko ez" ez duela errepikatu du Borrellek, nahiz eta Venezuelako Auzitegi Gorenak oposizioko buruzagia atxilotzeko agindua eman ostegunean.
Lopez "apopilo" gisa legazio diplomatikoan dagoela gogorarazi du ministroak, eta ezin du asilo politikoa eskatu, legediak Espainiatik eskatzeko aukera soilik ematen duelako.
Lopezen egoeraz Nicolas Maduroren Gobernuarekin hitz egin duela azaldu du ministroak, bi exekutiboek "harreman adeitsua" dutelako, nahiz eta Espainiak Juan Guaido presidente bezala aitortu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa