14:40

Mundua

VENEZUELA

Konstituzioari leialtasuna eskatu du Madurok Estatu kolpe saiakeraren aurrean

Agentziak | Erredakzioa

Altxamendu militarra gidatzea leporatu dio Madurok AEBko Gobernuari eta ikerketa bat abian jartzea eskatu du.

  • Nicolas Maduro Langileen Nazioarteko Eguneko ekitaldi batean, Caracasen

    Nicolas Maduro Langileen Nazioarteko Eguneko ekitaldi batean, Caracasen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak Konstituzioari leial izatea eskatu die herritarrei eta indar armatuei Estatu kolpe saiakeraren aurrean, Maiatzaren 1aren harira Caracasen egindako ekitaldian.

"Ezin izan zuten Hugo Chavezekin akabatu eta gaur berresten dut ez gaituztela akabatu eta ez gaituztela akabatuko. Konstituzioa eta Independentzia defendatzeko sentitzen dugun asaldura ez dute ulertzen", esan du.

"Traizioaren aurrean leialtasuna atera zen garaile; eurak (oposizioa) milaka lagunen babesa lortuko zutela pentsatu zuten, orain enbaxadetan errefuxiatzen dira", adierazi du Madurok Leopoldo Lopezen harira. Lopez Espainiak Caracasen duen enbaxadan dago, bere emaztea eta alabarekin batera, baina ez dute babes-eskaerarik egin.

Maduroren esanetan, oposizioak eta "inperialismoak" gerra zibilera eraman nahi dute Venezuela. "Hori izan ote behar da Venezuelaren etorkizuna?", galdetu die bere jarraitzaileei.

Bestalde, Altxamendu militarra gidatzea leporatu dio Madurok AEBko Gobernuari eta horren inguruko ikerketa abian jartzea eskatu du.




Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena