Mundua
VENEZUELA
AGENCIAS | Redacción
Laguntza humanitarioari ateak zabaltzeko "premia" ere azpimarratu du lehendakariak.
Laguntza humanitarioari ateak zabaltzeko "premia" ere azpimarratu du lehendakariak. Argazkia: EFE
Venezuelan hauteskundeak ospatu daitezen, herriaren egoera "elkarrizketaren bidez konpontzea eta modu baketsuan adostutako irtenbidea bilatzea" eskatu du Iñigo Urkullu lehendakariak.
Juan Guaido Venezuelako oposizioko buruak Nicolas Maduro Gobernutik kentzeko kolpe militarra deitu ostean zabaldu du mezua lehendakariak sare sozialetan.
Halaber, laguntza humanitarioa ahalbideratzeko beharra ere azpimarratu du lehendakariak.
¿Venezuelaren egoeraren aurrean, hauteskundeak ospatu daitezen elkarrizketaren eta irtenbide baketsuaren nahia eta beharra adierazten dugu. Baita laguntza humanitarioa ahalbideratzeko beharra ere.
— Iñigo Urkullu (@iurkullu) 1 de mayo de 2019
Eusko Jaurlaritzak Venezuelako Asanblea Nazionalari eta Juan Guaidori babesa eman zien otsailean, "Venezuelako ordezkari demokratiko gisa". Hauteskundeak deitzeko prozesua abiatzeko ere eskatu zion orduan.
Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren arabera, maiatzeko Venezuelako hauteskundeak ez ziren legezkoak izan; horrenbestez, Guaido babestu zuten hauteskunde "demokratiko, gardenak eta sinesgarriak" deitu zitzan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa