Mundua
Hauteskundeak
Agentziak | erredakzioa
20 dira jada 2020ko hauteskundeetarako hautagaitza demokrata baieztatu dutenak.
Joe Biden 2017ko artxiboko argazki batean: EFE
Albisteak (2)
Joe Biden AEBko presidenteorde ohiak bere burua AEBko Alderdi Demokrataren barne-hauteskundeetara aurkeztuko duela esan du ostegun honetan; eta, horrenbestez, 2020ko hauteskundeetarako bere hautagaitza iragarri du.
"Herri honen oinarrizko balioak... nazioarte mailan dugun kokapena... gure demokrazia... Amerikak egin duen guztia eta Amerika bera arriskuan daude. Hori dela eta, AEBko hauteskundeetarako hautagaitza iragarri dut gaur", idatzi du Bidenek Twitterren.
Txioaz gain, Barack Obamaren (2009-2017) agintaldian presidenteordea izan zenak bideo bat ere argitaratu du: "Joe Biden presidente: Amerika ideia bat da".
Hoy estoy anunciando mi candidatura para presidente de los Estados Unidos. Somos los Estados Unidos de America - y juntos no hay nada que no podamos hacer. Únete a nuestra campaña: https://t.co/9MBT8Qkyzd#Joe2020 pic.twitter.com/GhSYDci4dr
— Joe Biden (@JoeBiden) 25 de abril de 2019
Iragarpen honekin, 20 dira jada 2020ko hauteskundeetarako hautagaitza demokrata baieztatu dutenak.
Bidenen taldea urte hasieratik aztertzen egon da hautagaitza aurkeztea; CNN albiste kateko iturriek jakinarazi dutenez, datorren astelehenean egingo du Bidenek kanapainako lehen ekitaldia Pittsbutghen (Pennsylvania).
Ondoren, Iowa, Hego Carolina eta New Hampshireko estatuetatik barrena ibiliko da, horiek baitira bozkatzen lehenak.
Bidenek 1988an eta 2008an aurkeztu zuen bere burua EAEko presidente izateko, eta bietan galdu eta Obamarekin aurkeztu zen.
2015ean, Bidenek ez zuen bere burua aurkeztu Hillary Clintonekin lehian ez sartzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa