Mundua
Errusia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Errusiako presidentea eta Ipar Koreako buruzagia biltzen diren lehen aldia izan da, otsailean Trumpekin egindako goi-bilera akordiorik gabe amaitu ostean.
Vladimir Putin Errusiako presidentea eta Kim Jong-un Ipar Koreako buruzagia ostegun honetan bildu dira Vladivostoken (Errusia). Putinek 'funtsezkotzat' jo du Kim Jong-unekin izandako bilera hori, Koreako Herri Errepublika Demokratikoaren egoera hobetzeko neurriak aztertu baitituzte.
"Ipar Korearen egoeraren harira berba egin dugu, eta hori hobetzeko egin beharrekoaren inguruan ere hitz egin dugu", esan du Putinek.
Bestalde, Kim Jong-unen esanetan, Vladivostokera etorri da gatazka nuklearra "modu baketsuan" konpontzera, "nazioarte mailan arreta pizten baitu".
Kim Jong-unentzat ere, "oso funtsezkoa" izan da bilera, eta pozik agertu da Errusian egoteagatik, herri "lagunkoia" baita.
"Negoziazioek modu egokian aurrera egitea espero dut", esan du.
Putin eta Kim Jong-un biltzen diren lehen aldia izan da. Bi herrialdeetako buruzagiak 2011n batzartu ziren azkenezkoz; orduan Dimitri Medvedev eta Kim Jong Il ziren Errusiako eta Ipar Koreako agintariak, hurrenez hurren.
Otsailean, Kim Jong-un Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentearekin batzartu zen Hanoin (Vietnam). Goi-bilera akordiorik gabe amaitu zen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa