21:22

Mundua

Estatu Batuak

Mueller txostenak Errusiarekin konspiratzeaz absolbitu du Trump

Agentziak | Erredakzioa

Hala ere, Estatu Batuetako presidentea ikerketa oztopatzen saiatu zela argitu du txostenak. 'Nire presidentziaren amaiera da. Izorratuta nago', esan zuen fiskalaren izendapenaren berri esan zuenean.

  • Donald Trump.

    Donald Trump. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Estatu Batuetako Justizia Sailak Robert Mueller fiskal bereziaren txosten editatua argitaratu du, eta Donald Trump presidenteak Errusiarekin edozein motatako konspirazioa egin zuenik ukatu du. Esan zuenez, Errusia newyorktarrak irabazi zituen hauteskundeetan eragiten saiatu zela dio.

Hala ere, Justiziari oztopo egiteko delitua egin zezakeen hamar egoera ikertu ditu Mueller fiskal bereziak. Fiskal nagusiak, aldiz, presidenteak ikerlarien eta hedabideen kontra egindako kritikak justifikatu ditu, Estatu Batuetako historian "aurrekaririk ez" zuen egoeraren aurrean zegoelakoan.

Txostenaren arabera, 2017an, Muellerren izendapena fiskal berezi bezala bere presidentetzaren "amaiera" zela esan zuen Trumpek.

"Jainkoa! Hau izugarria da. Nire presidentetzaren amaiera da. Izorratuta nago", esan zuen Trumpek. Erreakzio hori Jeff Sessionsek izendapenaz informatu eta gero izan zuen Estatu Batuetako presidenteak.

Momentu horretan, presidentea "haserretu egin zen" eta Sessions "kritikatu" zuen, 2016ko hauteskundeen Errusiaren ustezko esku-sartzearen inguruko ikerketan bere burua ezesteagatik. "Nola utzi duzu hau gertatzea, Jeff?", galdetu zion.

Gainera, orduko fiskal nagusiari "babestu behar zuela" esan zion, "edo horrelako zerbait", txostenaren arabera. "Jende guztiak esan dit fiskal berezi bat izendatzen badute, zure presidentzia suntsitzen dutela", gehitu zuen. "Hau gertatu zaidan txarrena da", bukatu zuen.

Txostenaren arabera, Muellerren ikerketak ez zuen ondorioztatu Trumpek deliturik egin zuenik, baina ez zuen libratu.

Txostenaren publikazioaren ondoren, Trumpek zera esan du: "Egun ona daukat, 'ez dago kolusiorik, ez dago oztoporik' deitzen da". Horrela, beste presidente batek  orain dela bi urte hasitako ikerketa baten modukorik "inoiz" igaro behar ez izateko lan egingo duela esan du Trumpek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena