07:05

Mundua

Hauteskunde orokorrak

Netanyahuk alde txikiarekin irabazi ditu Israelgo hauteskunde legegileak

Agentziak | Erredakzioa

Lehen ministroaren Likud alderdiak botoen % 26,47 eskuratu du eta Benny Gantz Israelgo armadaren buru ohiaren Urdina eta Zuria zentro-ezkerreko koalizioak, ostera, botoen % 26,11.

  • Benjamin Netanyahu garaipena ospatzen

    Benjamin Netanyahu garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Israelen, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren Likud alderdiak alde txikiarekin irabazi ditu bart herrialdean egin diren hauteskunde legegileak, Benjamin Gantz Armadako buruzagi ohiaren Urdina eta Zuria zentro-ezkerreko koalizioaren aurretik.

Botoen % 99 zenbatuta (3,9 milioi boto baino gehiago) Hauteskunde batzorde zentralak zabaldutako datuen arabera, Likud alderdiak botoen % 26,47 eskuratu du eta Urdina eta Zuria koalizioak, ostera, botoen % 26,11.

Parte-hartzea % 67 ingurukoa izan da (4.016.310 boto), 2015eko hauteskunde legegileetan baino ia lau puntu gutxiago, Times of Israel hedabideak jakinarazi duenez.

Netanyahuk zein Gantzek garaipena aldarrikatu dute. Parte-hartze txikiak jardunaldia markatu du. Bestalde, Likudek kamera ezkutuak eman dizkie bere boluntarioei gehiengo arabiarreko hauteslekuetan, eta horrek ere hautsak harrotu ditu.

Goizaldean, alderdikideen eta jarraitzaileen aurrean Tel Aviven egin duen ekitaldian, "garaipen sinestezina" eskuratu duela esan du Netanyahuk. Gaineratu duenez, "lorpen izugarria" da, "ia pentsaezina".

Gantzek, bere aldetik, Israelgo herritarrek hitz egin dutela azpimarratu du. "Eskerrik asko milaka aktibistei eta milioitik gora boto-emaileei", adierazi du. "Hauteskunde hauetan irabazle argi bat izan da. 'Bibi'k (Netanyahuren izengoitia) 40 eserleku hitzeman zituen eta nagusitasunez galdu du", amaitu du.

Horrela, Gobernua nork osatu dezakeen ez dago argi. Hala ere, litekeena da eskuinak Netanyahu babestea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena