Mundua
ERRESUMA BATUA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Proposamena boto bateko aldearekin atera da aurrera: 313 alde eta 312 kontra. Gainera, Europar Batasunari luzapen berri bat eskatzera behartuko du Theresa May.
Erresuma Batuko Komunen Ganbera. Artxiboko argazkia: EFE
Atzo, azken orduan, proposamen bat onartu zuen Erresuma Batuko Komunen Ganberak, Theresa May lehen ministroa brexitaren luzapen bat eskatzera behartzeko eta, horrela, Erresuma Batua apirilaren 12an Europar Batasunetik (EB) akordiorik gabe irtetea saihesteko.
Yvette Cooper diputatu laboristak aurkeztutako proposamena ozta-ozta atera da aurrera, boto baten aldearekin: 313 boto alde eta 312 kontra.
Lorden Ganberak onartu beharko du orain. Dena dela, Europar Batasunak izango du azken hitza, berari baitagokio luzapen eskaera hori onartu ala ez erabakitzea.
Bozketaren aurretik, Theresa May lehen ministroa Jeremy Corbyn Alderdi Laboristako buruarekin bildu zen, brexitaren blokeoa gainditzeko. Theresa Mayren esanetan, bilera "eraikitzailea" izan zen.
Mayren bulegoko bozeramaileak ohar baten bidez adierazi zuenez, bi aldeek "malgutasuna erakutsi" zuten eta aurrera egiteko "programa bat" adostu zuten. Corbynek, bere aldetik, aurrerapausoak izan direla onartu du, baina ez dira "oso erabakigarriak", horren iritzian.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa