09:08

Mundua

VENEZUELA

Juan Guaidori inmunitatea kentzea eskatu du Venezuelako Auzitegi Gorenak

AGENTZIAK

Oposizioko buruak garrantzia kendu dio Auzitegi Gorenaren erabakiari, auzitegiak baliorik ez duela argudiatuta.

  • Juan Guaido Venezuelako Asanblea Nazionaleko presidentea

    Juan Guaido Venezuelako Asanblea Nazionaleko presidentea. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Venezuelako Justizia Auzitegi Gorenak Juan Guaido Asanblea Nazionaleko presidente eta oposizioko buru ere badenari inmunitatea kentzea eskatu du. Aretoak chavisten esku dagoen Asanblea Nazional Konstituziogileari igorriko dio erabakia.

Horrez gain, goi tribunalak "men ez egitea" egotzi dio Guaidori, Venezuelatik irteteko debekua ez betetzeagatik. Izan ere, debekuari entzungor eginda, oposizioko buruak ia bi asteko bira egin zuen Hego Ameriketako bost herrialdetan barrena.

Halaber, Auzitegi Gorenak 3 dolarretako isuna jarri zion eta haren kontrako neurriak Fiskaltzari jakinarazi zizkion, bere kontrako prozedurarekin jarrai dezan.

Bestalde, urtarrilean Juan Guaidori ezarritako behin-behineko neurriak berretsi ditu Auzitegi Gorenak. Horien arabera, ezingo du baimenik gabe herrialdetik irten harik eta bere aurkako ikerketa amaitzen den arte, ezingo ditu bere ondasunak besterendu eta zergapetu. Gainera, bere bankuko kontuak eta bestelako finantza produktuak blokeatu ditu.

Juan Guaidok Gorenaren "balio falta" azpimarratu du

Juan Guaido oposizioko buruak garrantzia kendu dio Auzitegi Gorenaren erabakiari, haren "balio falta" azpimarratuta.

Bere burua Venezuelako presidente izendatu duenaren esanetan, Auzitegi Gorenak ez du berari inmunitatea kentzeko ausardiarik izan eta nahiago izan du auzia Batzar Konstituziogilearen esku utzi.



Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena