11:50

Mundua

Venezuela

Milaka venezuelarrek azken egunotako itzalaldien aurka egin dute protesta

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Caracaseko hainbat tokitan eta Venezuelako beste zenbait hiritan jasan dituzte itzalaldien ondorioak. Nicolas Maduro presidenteak oposizioari egotzi dio itzalaldien erantzule izatea.

  • Itzalaldia Venezuelan

    Itzalaldia Venezuelan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Azkenaldian Venezuelan izaten ari diren itzalaldien aurka protesta egin dute milaka venezuelarrek bart. Azken egunotan herrialdearen parte handi bat argirik gabe utzi dute itzalaldiek.

Caracaseko hainbat tokitan eta Venezuelako beste zenbait hiritan jasan dituzte itzalaldien ondorioak, martxoaren 7az geroztik.

Horren aurrean, Nicolas Maduro presidenteak oposizioari egotzi dio itzalaldien erantzule izatea, sistema elektrikoa “saboteatu” dutela iritzita. Aldiz, oposizioaren esanetan, inbertsio faltagatik eta mantentze-lanak behar bezala ez egiteagatik ari dira gertatzen argi mozketak.

Egoera horri irtenbidea emate aldera, Fiskaltzak ikerketa abiatu du Juan Guaidoren aurka, “sabotaje” horrekin zerikusia duelakoan. Horrez gain, urtarrilaren 23an bere burua Venezuelako presidente izendatzeagatik ari dira ikertzen Guaido.

Nicolas Madurok emandako azalpenen arabera, herrialdeak duen gune hidroelektriko handiena (Guri) erasotzen ari da oposizioa.

Alabaina, Maduroren aurkariek argi dute sisteman beharrezko inbertsioak ez egiteagatik jazo direla itzalaldiak.

Hain zuzen ere, hainbat ospitaletan, edateko uraren horniketan eta banku elektronikoan izan dute eragina argi mozketek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena