Mundua
Europar Batasuna
agentziak | erredakzioa
Deialdi horrekin batera, lau milioi sinaduratik gora jaso dituzte 'brexit'a bertan behera gera dadin exijitzeko.
'Brexit'ari buruzko erreferenduma eskatzeko manifestazioa Londresen. Argazkia: Efe
Ehunka mila pertsona kalera atera dira gaur Londresen brexit-ari buruzko beste erreferendum bat eskatzeko manifestazioan, "People’s Vote" plataformak deituta.
Antolatzaileen arabera, "Put it to the people" ("jendearen eskuetan jarri") lelopean egindako manifestazioak milioi batetik gora pertsona bildu ditu hiriburuko erdigunean.
Manifestazioa Parlamentuaren parean amaitu da. Datorren astean Theresa May lehen ministroaren brexit akordioari buruzko hirugarren eztabaida egingo dute bertan, hain zuzen ere.
Hainbat politikarik ere egin dute bat protestarekin, tartean Tom Watson Alderdi Laboristaren "bigarrenak"; Nicola Sturgeon Esoziako ministro nagusi eta SNP eskoziarraren buruak; Michael Heseltine lehen ministro orde ohiak; eta Sadiq Khan Londresko alkate laboristak.
Parlamentuko Talde Independente berriko kideek ere parte hartu dute, Alderdi Laboristako eta Kontserbadoreko disidenteek, alegia.
Deialdi horrekin batera, lau milioi sinaduratik gora jaso dituzte brexit-a eta Lisboako Itunaren 50. Artikulua bertan behera gera daitezela exijitzeko.
Historian Internetez egin den sinadura bilketa handiena da, eta orain Gobernuaren eta Parlamentuaren erantzunaren zain daude.
Europako Kontseiluak ohartarazi zuen Westminsterrek ituna martxoaren 29a baino lehenago onartzen badu, prozesua maiatzaren 22ra arte soilik luzatuko zuela asko jota. May norabide horretan ari da lanean.
Egitasmo horrek porrot eginez gero, apirilaren 12a baino lehen erabaki beharko dute 50. Artikulua bertan behera utzi, erreferenduma deitu, edo atzerapen luzeago bat eskatu. Azken kasu hori ematen bada, Erresuma Batuak Europako hauteskundeetan parte hartu beharko du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa