Mundua
Ameriketako Estatu Batuak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Donald Trump presidente bilakatu zen 2016ko hauteskundeetan Errusiak esku hartu ote zuen argitzeko ikerketa amaitutzat eman du Robert Mueller fiskal bereziak.
Donald Trump. Artxiboko argazkia: EFE
Albisteak (11)
Robert Mueller fiskal bereziak amaitutzat eman du Errusiako auziari buruzko ikerketa eta txostena William Barr Ameriketako Estatu Batuetako fiskal nagusiaren esku utzi du jada.
2016ko hauteskundeak Donald Trumpek irabazteko Errusiak kanpainan esku hartu ote zuen ikertzen aritu da bi urtez.
2017ko maiatzean abiarazi zuen ikerketa. Harrezkero, AEBko presidentea bera eta haren finantzak ere aztertu ditu, baita Justiziaren lana oztopatzen saiatu den ere.
Halaber, auzi honen baitan 34 pertsona auzipetu ditu, tartean Trumpen sei aholkulari ohi.
William Barr fiskal nagusiak erabaki beharko du txostenaren edukia publiko egin ala ez. Kongresuko eta Senatuko batzorde judizialetako arduradunei igorri dien gutunaren arabera, dokumentua aztertzen ari da orain eta asteburuan jakinaraziko ditu fiskal bereziaren ondorio nagusiak.
Etxe Zuriak oraingoz ez du fiskal bereziaren txostena jaso, Sarah Sanders bozeramaileak Twitter sare sozialean idatzitako mezu batean azaldu duenez.
"Barr fiskal nagusiari dagokio orain hurrengo urratsak ematea; prozesuak bere bidea egiteko zain egongo gara", adierazi du Sandersek.
Joan den astean, Kongresuak aho batez eskatu zuen Muellerren txostena publiko egitea, eta asteazkenean, Trumpek bereak ere galdegin zuen dokumentua argitaratzea. "Argitara atera dezatela. Jendeak ikus dezala", azpimarratu zuen.
30 auzipetu baino gehiago
Ikerketa honen baitan, hainbat pertsona kargutu dituzte, tartean Paul Manafort Trumpen hauteskunde-kanpainaren buruzagi ohia, Rick Gates bere eskuineko eskua eta George Papadopoulos bere aholkulari izandakoa.
Horrez gain, Michael Cohen Trumpen abokatu ohia, Michael Flynn Etxe Zuriko Segurtasun aholkulari nagusia eta Roger Stone bere kolaboratzailea auzipetu dituzte.
34 auzipetuetatik 26 errusiarrak dira. Errusiako hiru konpainiaren aurka ere egin du Muellerrek, besteak beste, Research Agencyren kontra, sare sozialen bidez Estatu Batuetako gizartea zatitzeko "guda informatiboa" egitea leporatuta.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa