18:09

Mundua

Dokumentazioa

Trumpek zergatik egiten dio entzungor nazioarteari Golanen auzian?

agentziak | erredakzioa

Nazioarteko komunitateak ez dio Israeli ematen lurralde horren jabetza. Israelek bere egin zuen aldebakarrez 1981ean, nazioartearen aitortzarik gabe.

  • Golan. Argazkia: Efe

    Golan. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Golango gainak, Siria, Libano, Israel eta Jordania artean daudenak, leku pribilegiatua dira, eta garrantzia estrategiko handia dute eskualdean. Donald Trump AEBetako presidenteak, baina, esan du Israelen jabetza aitortuko duela Siriak 1967tik bere esku duen zatian.

Israelek lurraldearen bi heren ditu kontrolpean Sei Eguneko Gerratetik, eta gainerakoa Siriako Gobernuaren esku egon da 2011n herrialdean gerra piztu zen arte. Ordutik eskuz aldatu dute Bashar al Asaden aurkako taldeek eta Gobernuko indarrek.

Nazioarteak ez dio Israeli ematen lurralde zati horren jabetza, nahiz eta 1981etik aldebakarrez, nazioartearen aitortzarik gabe, erabaki zuen berea zela. Gainera, goi-lautada Siriarena dela esaten dute nazioarteko erakundeek.

1974tik Nazio Batuen Erakundea arduratzen da mugako 266 kilometroko koadroko eremuaren segurtasunaz, Siria eta Israel artean, Lerro Purpura izeneko armagabetze itunak hala aginduta.

NBEren Segurtasun Kontseiluaren 242 eta 497 ebazpenak argiak dira eremu horrekiko, baina Trumpek hankaz gora jarri zuen atzo Twitterren zabaldu zuen mezuarekin.

Gainera, Washingtongo administrazioek ere kontrako jarrera izan dute orain arte, hau da, NBEren ebazpenen alde agertu izan dira.

Biztanleria

Gaur egun lau herri arabiar daude okupaziopean dagoen Golanen zatian: Majdel Shams, Ein Qiniyye, Masade eta Buqata. Guztira 27.000 siriar bizi dira bertan, gehienak drusoak.

Horiekin batera 30 bat asentamendu judu daude, gerraren ostean altxatzen hasi zirenak, eta 20.000 israeldar daude guztira, gehienak nekazaritzatik bizi direnak.

Garrantzia estrategikoa

Golango gainek garrantzia estrategiko handia dute lau herrialderen lur eremu zabala ikusteko aukera ematen dutelako (Damasco ikus daiteke 60 kilometro iparraldera), baina ur baliabideengatik ere garrantzitsua da.

Eskualde horretan inguruan baino euri gehiago egiten du, eremu bolkaniko emankorra du, eta neguan zuritzen diren mendiek ibaiak eta lur azpiko kobak ureztatzen dituzte. Hala, Israelek ur kontsumoaren herena handik jasotzen du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena