Mundua
Erresuma Batua
Agentziak | Erredakzioa
Bi aukera izango ditu Erresuma Batuak: proposamen berri bat aurkeztu eta 'brexit'a denbora luzez atzeratzeko eskatu edo apirilaren 12an Europar Batasunetik inolako akordiorik gabe atera.
Apirilaren 12a izango da 'brexit'erako data berria. Argazkia: EFE
- Martxoak 29: Komunen Ganberak hirugarrenez eta behin betiko bota du atzera Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzeko Theresa May lehen ministroak Bruselarekin egin zuen ituna.
Bi urtez, martxoaren 29a izan da banaketaren egutegian gorriz markatutako data. 2017ko halako egun batez abiatu zituzten bi aldeek negoziazioak, eta irteera bi urteren buruan gauzatzea aurreikusi zuten.
- Apirilak 10: Donald Tusk Europako Kontseiluko presidenteak deituta, ezohiko goi-bilera egingo dute Europar Batasuneko gobernuburuek apirilaren 10ean, brexit-aren prozesuan eman beharreko urrats berriak zeintzuk izan behar diren aztertzeko.
- Apirilak 12: Parlamentuak brexit-erako ituna baztertuta, Gobernu britainiarrak ezin du maiatzaren 22ra arteko luzapena eskatu, eta irteera data berria apirilaren 12an ezarri dute. Bi aukera izango ditu Erresuma Batuak: proposamen berri bat aurkeztu eta brexit-a denbora luzez atzeratzeko eskatu edo apirilaren 12an Europar Batasunetik inolako akordiorik gabe atera.
Lehenengo aukeraren alde eginez gero, luzapen hori zertarako nahi duen justifikatu beharko du eta, gainera, Europako Parlamenturako hauteskundeetan (maiatzak 26) parte hartu beharko du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa