Itxi

Mundua

Europar Batasuna

Europar Batasunak 'brexit'a atzeratzea onartu du eta bi data ezarri ditu

Agentziak | Erredakzioa

Ituna onartuta, luzapena maiatzaren 22a arte izango da. Bestela, Theresa Mayk apirilaren 12a baino lehen erabaki bat hartu beharko du: hauteskundeak deitu edo akordiorik gabeko 'brexit'a gauzatu.

  • Europako Kontseiluaren mahai biribila Bruselan (Belgika). Argazkia: EFE

    Europako Kontseiluaren mahai biribila Bruselan (Belgika). Argazkia: EFE

Ia sei orduz batzartuta egon ostean, Europar Batasuneko gobernuburuek aho batez onartu dute brexit-aren data atzeratzea eta, ildo horretan, Donald Tusk Europako Kontseiluko presidenteak jakinarazi du berehala bilduko dela Theresa May lehen ministro britainiarrarekin.

Europar Batasunak bi data ezarri dizkio Erresuma Batuari: maiatzaren 22a eta apirilaren 12a.

Parlamentu britainiarrak Theresa Mayk Bruselarekin adostu zuen akordioa onartuz gero, brexit-a gauzatzeko epea maiatzaren 22a arte luzatuko dute. Datorren astean egingo dute beste osoko bilkura bat Londresen.

Alabaina, Komunen Ganberak itun hori berriro errefusatzen badu, Mayk erabaki bat hartuko beharko du apirilaren 12a baino lehen: hauteskundeak deitzea edo Europar Batasunetik inolako akordiorik gabe ateratzea.

Azkenean, hauteskundeak deituz gero, Gobernu britainiarrak bere asmoak zeintzuk diren argitu beharko dio Bruselari, eta honek brexit-erako epea bost urteraino, hots, Europako legealdia amaitu arte, luzatzea erabaki lezake.