Mundua
Venezuela
Agentziak | Erredakzioa
Venezuelako presidentearen hitzetan, Errusiak sendagaiak bidaliko ditu Venezuelara datorren astean.
Nicolas Maduro EFEko artxiboko argazkia
Sendagaiak fabrikatzeko 5.000 milioi dolar atxiki izana egotzi dio Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak AEBko Gobernuari, Telesur albiste kateak jakinarazi duenez.
"Doako eta kalitatezko osasuna izateko eta Donald Trumpen Gobernuaren erasoari aurre egiteko ahalegin handia egiten dugu. Nazioartean sendagaiak erosteko 5.000 milioi bahitu dizkigute", esan du Venezuelako presidenteak.
Osagai aktiboak eta material kirurgikoaren harira, Venezuelak "barne beharren % 70 betetzeko gaitasuna daukala" esan du Madurok.
Bestalde, Errusiak zenbait sendagai eta osagai aktibo tona bidaliko dituela esan du Madurok. Era berean, Osasunaren Mundu Erakundearekin batera sendagaiak egin, banandu eta inportatuko dituela gaineratu du.
Errusiak sendagaiak bidaliko ditu Venezuelara datorren astean
Bestalde, Errusiako Gobernuak sendagai eta osagai aktiboak bidaliko ditu Venezuelara "datorren astean", Maduroren esanetan.
Hala ere, Madurok ez du zehaztu zenbat edo zeintzuk bidaliko dituzten.
Joan den otsailean, Errusiak 300 tonako "laguntza humanitarioa" bidali zizkion Venezuelara.
Venezuela petrolio erreserba handiena duen herria izan arren, krisi ekonomiko zorrotzean murgildua dago, eta elikagaien eta sendagaien urritasuna eragin du krisi horrek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa