Mundua
VENEZUELA
AGENTZIAK
Bestalde, Venezuelako 1.000 militar inguruk desertatu egin dute, Kolonbiako Atzerri Ministerioak jakinarazi duenez.
Nicolas Maduro. Artxiboko argazkia: EFE
Beren karguak Gobernuaren esku uzteko eskatu die Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak bere ministroei, Gobernuko metodoetan eta funtzionamenduan "sakoneko berregituraketa" egiteko. Delcy Rodriguez presidenteordeak azaldu duenez, "edozein mehatxuren" aurrean herrialdea "blindatzea" da helburua.
Ez da Madurok bere ministroei uko egiteko eskatzen dien lehen aldia.
Ostiralean Madurok aurreratu zuen "laster" Gobernuaren metodoetan "sakoneko aldaketak" iragarriko zituela, herritarrei eskainitako arretan "sakontzeko".
Urtarrilaren 23an Juan Guaido Asanblea Nazionaleko presidenteak bere burua Venezuelako presidente izendatu zuenetik, herrialdea krisi politiko sakonean murgilduta dago.
1.000 inguru militarrek desertatu, eta Kolonbiara ihes egin dute
Kolonbiako Atzerri Ministerioak zabaldutako informazioaren arabera, dagoeneko 1.000 militar inguruk desertatu eta Kolonbiako muga zeharkatu dute, babesa eskatuz.
Militar horiek beren armak eta uniformeak entregatu dituzte, eta Kolonbiako agintarien zaintzapean daude orain.
Militarrek eta euren familiek osasun arreta, ostatua, lege aholkularitza eta elikagaiak jaso dituzte.
Talde hori osatzen duten asko eta askok babes eskaria egin dute Kolonbian.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa