Mundua
KRISIA VENEZUELAN
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bestalde, Juan Guaido presidente autoizendatuak bira hasi du Venezuela osoan, herritarrei Maduro boteretik kentzeko prest egoteko eskatzeko.
Manifestazioa Caracasen. Argazkia: EFE
Albisteak (2)
Nicolas Maduro eta bere Gobernuaren aldekoek manifestazioa jendetsua egin dute larunbat honetan Caracasen. "Garaipenaren Martxa Handia" deiturikoan, "gerra elektrikoaren garaipena" ospatu nahi izan dute. Azken egunotan izandako argindar arazoak AEBen eta Venezuelako eskuinaren erasoa izan direla uste dute ofizialistek eta "eraso terroristatzat" jo dute gertatua.
Diosdado Cabello, Venezuelako PSUV alderdi sozialistako presidenteordeak salatu duenez, "eskuinak herriari eraso egitea erabaki zuen, min handia eginez, eta honek argi utzi behar digu inperialismoa zertarako gai den. Ez zitzaien inporta izan haurrak eta adinduak gaixo egotea ospitaleetan, Nicolas Maduro boteretatik botatzea besterik ez zitzaien axola".
"Harro gaude garaipen honetaz, pultsu sendo eta buru hotzarekin lortu duguna. Berriz ere garaitu ditugu, eta altu dugu morala" gaineratu du Cabellok.
Erika Farias Caracaseko alkateak ere hitz egin du martxan: "AEBetako Gobernuak Venezuelari eraso egin dio baina indar iraultzaileek ez dute sendotasuna, leialtasuna eta bakearen defentsarako maitasunik galdu".
Juan Guaidoren bira
Bestalde, Juan Guaido presidente autoizendatuak bira hasi du Venezuela osoan, herritarrei Maduro boteretik kentzeko prest egoteko eskatzeko.
Heritarrei "prest" egoteko esan die, "konfrontazioak saihesteko", baina "aukera guztiak mahai gainean daudela" ere berretsi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa