Mundua
ERRESUMA BATUA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Komunen Ganberak Mayren proposamena onartuko balu, Erresuma Batua martxoaren 29an aterako litzateke EBtik. Atzera botako balu, berriz, beste bozketa prozesu bat zabalduko litzateke.
Erresuma Batuko Komunen Ganbera. Artxiboko argazkia: EFE
Albisteak (6)
Informazio gehiago (1)
Aste erabakigarrian sartu da brexitaren prozesua. Gaur berriro bozkatuko du Erresuma Batuko Komunen Ganberak Theresa May herrialde horretako lehen ministroak Europako Batasunarekin adostutako akordioa.
Eztabaida Londresen 12:30 direnean hasiko da Komunen Ganberan eta bozketa 19:00etarako espero da.
Diputatuen botoak erabakiko du, hortaz, brexita nolakoa izango den. Hasiera batean, martxoaren 29rako dago aurreikusita Erresuma Batua Europar Batasunetik irtetea.
Parlamentuak Mayren proposamena onartuko balu, Erresuma Batua martxoaren 29an aterako litzateke EBtik. Atzera botako balu, berriz, beste bozketa prozesu bat zabalduko litzateke: Erresuma Batua EBtik akordiorik gabe joatea bozkatuko lukete asteazkenean diputatuek, eta hori ere onartuko ez balitz, beste bozketa bat egingo da ostegunean, brexita atzeratzea eskatu edo ez erabakitzeko.
Theresa Mayk bere alderdiko euroeszeptikoak eta Ipar Irlandako DUP alderdi unionistako diputatuak konbentzitu beharko ditu. Irlandako muga da bi alderdi horiek gehien kezkatzen dituena.
Hain zuzen ere, Erresuma Batuko Komunen Ganberak brexitaren inguruan gaur egingo duen bozketa erabakigarriaren atarian, Ipar Irlandako mugaren inguruan berme erantsia jasotzen duen akordio loteslea lortu zuten atzo "azken unean", Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak eta Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak.
Backstop delakoa jaso dute hitzarmenean Mayk eta Junckerrek; hau da, Irlandako mugak ondasunen eta pertsonen zirkulazioaren kontrolik gabe jarraituko duela brexitaren ondoren. Ostiral Santuko akordioa errespetatuz, Irlandako muga ez dadin berriz ezarri eta aldi berean Ipar Irlandak merkatu bakarrean jarraitu dezan. Aitzitik, Londresek segurtasun handiagoa lortu du Ipar Irlandarako salbuespen mekanismo hori ez dadin betikotu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa