Mundua
VENEZUELAKO KRISIA
AGENCIAS | REDACCIÓN
Urtarrilaren 23an bere burua Venezuelako presidente izendatu zuen oposizioko buruzagiak amaitu du Latinomeriketako bost herrialdetara egin duen bidaia eta Venezuelara bidean da.
Juan Guaido Ekuadorren. Argazkia: EFE
Juan Guaido, urtarrilaren 23an bere burua Venezuelako presidente izendatu zuen buruzagi opositorea Venezuelara bidean da, Latinoamerikan zehar egin duen bidaia amaituta, eta bere itzulera dela eta, manifestazioak deitu ditu astelehen honetarako.
"Venezuelako herriari dei egiten diot kontzentratu dadin, herrialde osoan, bihar 11:00etan (15:00 GMT). Adi sare sozial ofizialei, informazio guztia emango dugu eta" zabaldu du bere Twitter kontuan.
Argentinan, Paraguain, Kolonbian eta Brasilen izan ostean, Ekuador bisitatu du asteburu honetan, eta gaur, igandea, utzi du herrialde hori.
Juan Guaidok debekatuta zuen, berez, Venezuelatik ateratzea. Hala agindu zion Auzitegi Gorenak bere autoproklamazioagatik ikerketa ireki zionean, baina debekuari muzin eginez, Kolonbian agertu zen otsailaren 22an.
Asteburu honetan berriz ere dei egin die Venezuelako funtzionarioei protestetan parte har dezaten eta amnistia eskaini die Maduroren Gobernua babesteari uko egiten dieten polizia zein militarrei.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa