21:08

Mundua

Kongresuko Batzordea

Cohen: 'Trump arrazista, iruzurgilea eta gezurtia da'

Agentziak | Erredakzioa

AEBko presidentearen abokatu ohiak buruzagiaren “legez kanpoko ekintzak” estali izana deitoratu du.

1:48
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Michael Cohen Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen abokatu ohiak buruzagiaren “legez kanpoko ekintzak” estali izana deitoratu du Kongresuko batzorde baten aurrean, besteak beste, aktore porno bati egindako ordainketa.

“Bidean emandako laguntza eta babes guztia deitoratzen dut”, adierazi du Cohenek, Ordezkarien Ganberako ikuskapen batzordean egindako agerraldian.

“Nire ahultasunak eta leialtasun okerrak lotsatzen nau, Trump babesteko eta bultzatzeko saiakeran egindako gauzak”, ziurtatu du. “Arrazista, iruzurgile eta gezurti bat da”, azpimarratu du.

“Trumpen legez kanpoko ekintzak estaltzeko lan egin nuen, nire kontzientziari entzun beharrean”, gaineratu du abokatuak. Moskuko Trump Dorrearen proiektuari dagokionez, Kongresuari gezurra esan ziola onartu du Cohenek, baina handi-mandiak gezurra esateko agindu espresik eman ez ziola erantsi du.

“Trumpek ez zidan Kongresuari gezurra esateko erran, berak ez du horrela funtzionatzen”, azaldu du. 2017an, Kongresuan egindako adierazpenean, Moskuko egitasmoaren inguruko elkarrizketak noiz eman ziren aztertu zuten.

"Trumpek ez zidan Kongresuari gezurra esateko erran, berak ez du horrela funtzionatzen"

“Donald Trump bere marka handi egiteko hauteskundeetara aurkeztu zen, ez gure herria handi egiteko”, defendatu du. “Ez zuen nazioa zuzentzeko inolako asmorik edo desiorik, soilik bere boterea eta aberastasuna areagotzea baizik”, erantsi duenez.

Hala ere, Trump edo haren kanpaina Errusiarekin lankidetzan aritu zirenik ziurtatzeko frogarik ez duela onartu du Cohenek testigantzan; baina horren susmoak ditu. Robert Mueller fiskala berezia auzia ikertzen ari da.

Bestalde, Wikileaksek Hillary Clinton aurkariarentzako kaltegarriak izango ziren Batzorde Nazional Demokratako postak argitaratu behar zituela Trumpek aldez aurretik zekiela ziurtatu du Cohenek.

Stormy Daniels aktore pornoari ordaindu ziola baieztatu du Cohenek, handi-mandiarekin harreman bat izan zuela argitara ez emateko.

Cohenen hitzetan, Trump Etxe Zurira iritsi denetik “bere bertsiorik txarrena bihurtu da”.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena