Mundua
Erresuma Batua
Agentziak | Erredakzioa
Aldez aurretik Alderdi Laboristak ekimena aurkeztuko du Parlamentuan, asteazkenean bozkatzeko. EBrekin aduana batasun “iraunkor” bat babestea eskatuko die diputatuei.
Jeremy Corbyn Alderdi Laboristako buruzagia bere etxean, Londresen. Argazkia: EFE
Albisteak (4)
Jeremy Corbyn Erresuma Batuko oposizioaren buruzagiak iragarri duenez, Alderdi Laboristak 'brexit'aren inguruko erreferendum berri baten aldeko zuzenketa bat “proposatu edo babestuko” du.
Lehentxeago, Alderdi Laboristak ekimena aurkeztuko du Parlamentuan, asteazkenean bozkatzeko. EBrekin aduana batasun “iraunkor” bat babestea eskatuko die diputatuei, agiri baten arabera.
Aukera horrek porrot egiten baldin badu, erreferendum berri bat babesteko “agindua beteko” dute laboristek, Keir Starmer alderdiaren 'brexit'erako bozeramaileak zehaztu duenez.
Corbynek galdeketa modu ofizialean defendatu baino lehen, Komunen Ganberak Bruselarekin akordio berri bat negoziatzea onartzen saiatuko da. Horrela, merkatu bakarrarekin “hurbileko alienazioa” mantendu nahi du, baita Europako agentzietan eta programetan parte hartu ere.
Aste honetako bozketan, Yvette Cooper alderdikideak eta Oliver Letwin kontserbadoreak aurkeztutako zuzenketa bat babestuko duela baieztatu du buruzagi laboristak. Akordio bat martxoak 13 baino lehen onartzen ez baldin bada, 'brexit'a atzeratu beharko luke Gobernuak, zuzenketaren arabera.
“Lehen ministroa (Theresa May kontserbadorea) ausarkeriaz erlojua korritzen uzten ari da, parlamentariak huts egindako akordio ala 'akordiorik ez' oso txar baten artean aukeratzera behartu nahian”, azpimarratu du Corbynek.
“Edonola, 'akordiorik ez' edo tory-en 'brexit' arriskutsu bat prebenitzeko ahal dugun guztia egingo dugu”, gaineratu du laboristak.
Alderdiaren urteko biltzarrean, iragan irailean, hauteskunde orokorrak aurreratzera behartzerik ez bazuen, galdeketa berri bat bultzatzeko konpromisoa hartu zuen Corbynek, baina orain arte esplizituki babestea ukatu du.
Azken egunetan bederatzi diputatu laboristek alderdia utzi dute, 'brexit'aren kudeaketagatik eta jarrera antisemiten aurrean ustez izandako permisibitateagatik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa