00:31

Mundua

Venezuela

Maduroren aurka matxinatzeko deia egin dio Trumpek Venezuelako Armadari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Estatu Batuetako presidenteak esan du "trantsizio baketsua" nahi dutela, baina "aukera guztiak zabalik" daudela ohartarazi du.

  • Donald Trump Miamin egin duen agerraldian.

    Donald Trump Miamin egin duen agerraldian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nicolas Maduro presidentearen aurka matxinatu dadila eskatu dio Donald Trumpek Venezuelako Armadari, Miamin egindako ekitaldi politiko jendetsu batean egin duen agerraldian.

Ekitaldia Venezuelako Armadari ondoko mezua helarazteko baliatu du: "Mundu guztia zuei begirada dago.  Ezin zarete ezkutatu". Juan Guaidoren eta Nicolas Maduroren artean aukeratu egin behar dutela esan du Trumpek. Maduro babesten jarraituz gero, "dena" galduko dutela erantsi du.  

"Kubako Armadak kontrolatzen du Maduro. Kubaren txotxongiloa da", adierazi du. "Guaido presidenteak ez du zuen kontrako mendekurik hartuko, ezta nik ere", agindu die militarrei.

Ikusleetako batek tropa estatubatuarrak Venezuelara bidal ditzala eskatu dio oihuka Trumpi, eta honek ondoko erantzun du: "Trantsizio baketsua nahi dugu, baina aukera guztiak zabalik daude".

Horrez gain, Estatu Batuek eta beste hainbat herrialdek bidalitako laguntza humanitarioa Venezuela sartzen utz dezatela eskatu dio Armadari. "Madurok nahiago du bere herria gosez hiltzen ikustea, laguntza humanitarioa onartzea baino", kritikatu du.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena