23:25

Mundua

Erresuma Batua

Mayren 'brexit' egitasmoa babesteko mozio bat atzera bota du Komunen Ganberak

Agentziak | Erredakzioa

Mayren mozioa 258 diputatuk babestu dute, baina 303 ordezkarik kontrako botoa eman dute. Ekimenak pisu sinbolikoa du, eta agintariaren gaineko presioa areagotzen du.

  • Mayren 'brexit' egitasmoa babesteko mozio bat atzera bota du Komunen Ganberak

    Komunen Ganbera, Londresen (Erresuma Batua). Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

'Brexit'ari buruzko akordioa Bruselarekin negoziatzen jarraitzeko asmoa du Theresa May lehen ministro britainiarrak. Egitasmo hori babesteko mozioa aurkeztu du Mayk Erresuma Batuko Parlamentuan, baina Komunen Ganberak atzera bota du.

Kontserbadoreen sektore euroeszeptikoenak kritikatu egin du testua, urtarrilean onartutako zuzenketa bat inplizituki jasotzen duelako. Europar Batasunetik (EB) akordiorik gabe ateratzea baztertu zuen Komunen Ganberak martxoaren 29an.

Mayren mozioa 258 diputatuk babestu dute, baina 303 ordezkarik kontrako botoa eman dute. Ekimenak pisu sinbolikoa du, baina agintari kontserbadorearen gaineko presioa areagotzen du; izan ere, bere alderdiko diputatu matxinoen talde esanguratsu bat kontrolatzeko zailtasunak begi-bistan geratu dira berriro.

“Europar Batasuna uzteko planari 2019ko urtarrilaren 29an Ganbera honek adierazitako babesa berretsi” behar zuen mozioan, baina Parlamentuak atzera bota du. Era berean, “Ipar Irlandarako babes mekanismoa adosteko Europar Batasunaren eta Erresuma Batuaren arteko elkarrizketa” gogoan hartu zuen Ganberak.

Bozketa egin baino minutu batzuk lehenago, abstentzioa iragarri dute torie euroeszeptikoek, eta horrek lehen ministroaren porrota ekarri du.

Otsailaren bukaeran Parlamentura itzultzeko konpromisoa agertu du gobernuburuak, bere bide-orria berriz bozkatzeko, aurretik 'brexit'ari buruzko akordioa aldatzea lortzen ez badu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena