Mundua
IRAN
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Jaish-al-Adl talde sunnitak bere gain hartu du Irango Guardia Iraultzaileko kideak zeramatzan autobus baten kontra egindako atentatua. Hildakoen artean zibilak ere badaude.
Atentatua gertatu den tokia. Argazkia: EFE
Atzo, gutxienez 41 pertsona hil zituzten Iranen, Irango Guardia Iraultzaileko kideak zeramatzan autobus baten kontrako atentatu suizidan. Jaish-al-Adl talde sunnitak bere gain hartu du erasoa.
Fars Irango agentziaren arabera, hildakoen artean zibilak ere badaude. Aurrez, autobusean 40 lagun zihoazela jakinarazi du Irango Guardia Iraultzaileak.
Atentatua Jash eta Zahedan udalerriak lotzen dituen errepidean gertatu da. Fars eta Reuters agentziek zabaldu dutenez, Jaish-al-Adl muturreko talde sunnitak bere gain hartu du erasoa. Azken asteetan, talde horrek areagotu egin ditu bere erasoak, eta Irango agintariek nahikoa ez egitea leporatu diote Pakistani.
Ekialde Hurbilari buruzko Varsoviako goi-bilera hasten den egunean bertan Iranen atentatua gertatu izana "kasualitatea" ote den galdetu du Mohamad Yavad Zarif Irango Atzerri ministroak Twitterren zabaldutako mezuan. AEBk eta Poloniak egin dute deialdia.
Bahram Qassemi Irango Atzerri Ministerioaren bozeramailearen esanetan, "Teheranek mendekua hartuko du".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa