Mundua
Venezuela
Agentziak | Erredakzioa
Horretarako, agintari biek negoziatzeko prest daudela esan behar dute, Antonio Guterres Nazio Batuen Erakundeak adierazi duenez.
Gizon bat eta neskato bat Venezuelako bandera batekin. Argazkia: EFE
Nazio Batuen Erakundea Venezuelako krisian parte hartzeko prest dago, agintari biek, Nicolas Madurok zein Juan Guaidok, eskatuz gero, Antonio Guterres Nazio Batuen Erakundeak adierazi duenez.
"NBEk eta nik neuk laguntza eskaini nahi diegu alde biei ganorazko negoziazioak aurrera egiteko eta herria egungo gatazkatik ateratzeko", esan du NBEko agintariak prentsaurrekoan.
Venezuela krisi politikoan murgilduta dago, Juan Guaido Asanblea Nazionaleko presidenteak urtarrilaren 23an bere burua Venezuelako presidente gisa izendatu zuenetik, ez baitu Nicolas Maduroren azken agintaldia onartzen. AEBk Guaido onartu du Venezuelako legezko presidente gisa eta hainbat aukera jarri ditu mahaigainean egoerari aurre egiteko; esaterako, interbentzio militarra.
Guaidok Armadaren altxamendua eskatu du, eta matxinadan parte hartzen dutenentzat amnistia izango dela iragarri du. Madurok, berriz, militarren presentzia areagotu du Venezuelako kaleetan.
Izan ere, Madurok ez du Venezuelaren krisi humanitarioa onartzen eta Ameriketako Estatu Batuei egotzi die venezuelarrek egin bizi duten egoera ekonomiko txarraren ardura. "Venezuelari lagundu nahi badiote, aska dezatela blokeatutako dirua", esan du Madurok.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa