06:36

Mundua

ERRESUMA BATUAREN IRTEERA

Hil amaieran akordiorik ezean, 'brexit'aren beste bozketa bat proposatuko du Mayk

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Orain arte egindako aurrerapenen berri eman behar du lehen ministro britainiarrak asteazken honetan. Berritasunik ez bada, mozio orokor 'neutroa' proposatuko du ostegunerako.

  • Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroa

    Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroa. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hilabete honen amaierarako Europar Batasunarekin (EB) brexitari buruzko akordiorik lortzen ez badu, Komunen Ganberan beste bozketa bat egitea aginduko du Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak.

BBC Erresuma Batuko irrati-telebista kate publikoaren arabera, buruzagi kontserbadoreak beste bozketa bat egiteko eskatuko die diputatuei, baldin eta otsailaren 27rako EBrekin adostutako dokumentua hobetzen ez badu. Irteera gogor baten beldur diren alderdikideak lasaitu nahi ditu horrela.

Irlandan muga gogorra jartzea eragozteko ahaleginean aurrerapenik egin duen jakinarazi beharko dio asteazken honetan Theresa Mayk Komunen Ganberari. Izan ere, Irlandako muga izaten ari da akordioa onartzeko oztopo handiena.

Berritasunik ezean, ostegunean bozkatuko litzatekeen mozio orokor "neutroa" proposatu du, eta diputatuek aurkeztuko dituzten zuzenketak ere bozkatuko dira horrekin batera.

Alderdi Laboristak aurreratu duenez, osteguneko bozketan, zuzenketa bat tramitatuko du otsailaren 26a baino lehen beste bozketa bat egin dadin.

The Sunday Times egunkariari egindako adierazpenetan Keir Starmer laboristen brexiterako bozeramaileak ohartarazi duenez, Theresa May "aurrerapen itxurak" egiten ari da. Starmerren esanetan, ordea, martxoaren 21eko eta 22ko Europako Kontseiluaren ondotik Komunen Ganberara itzultzea du buruan, bere akordioaren edo brexit gogorraren artean aukeratzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena