Mundua
VENEZUELA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Militarrek Venezuela eta Kolonbia lotzen dituen zubia blokeatu dute. Hain zuzen ere, muga horretatik sartu asmo dute laguntza.
Albisteak (3)
Venezuelan, laguntza humanitarioa herrialdean sartzen uzteko agindu die Juan Guaido Asanblea Nazionaleko presidente eta bere burua herrialdeko presidente izendatu duen oposizioko buruak militarrei.
"Indar Armatuei agindu zuzena, berriro: utzi laguntza humanitarioa sartzen, familiari, ahizpari, amari, emazteari behar duen arreta emateko. Segur aski lehengaiak beharko dituzte eta, zoritxarrez, horietako askok gaitzen bat ere izango dute", esan du nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizleekin egin duen bileran.
Konboi militar batek Tienditas zubia blokeatu du, Venezuela eta Kolonbia lotzen dituen azpiegitura. Hain zuzen ere, muga horretatik sartu asmo dute giza-laguntza.
Oposizioko buruak azpimarratu duenez, premiazko laguntza herrialdean sartzen ez bada, 250.000 - 300.000 venezuelar "hiltzeko arriskuan daude".
Nicolas Maduroren Gobernuak, bere aldetik, behin eta berriro adierazi du ez duela kanpoko laguntzarik onartuko. Maduroren Gobernua giza-laguntza AEBk herrialdea inbaditzeko trikimailuren bat izan daitekeen beldur da. Hori dela eta, sinadurak biltzeari ekin dio Donald Trumpen mehatxuen kontra protesta egiteko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa