Mundua
Venezuela
Agentziak | Erredakzioa
Caracasek aurkeztutako helegitearen inguruko bista egingo du Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ostiralean.
Nicolas Maduro artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE
Europako gobernuek Venezuelari ezarritako zigorrak zein armen eta barne errepresiorako erabil daitezkeen ekipoen blokeoa aurkaratu ditu Nicolas Maduroren Gobernuak Europar Batasuneko Justizia Auzitegian.
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak, berriz, ostiralean, otsailaren 8an, egingo du Caracasek aurkeztutako helegitearen bista. Horretarako, kereila-jartzailearen zein Europako Kontseiluaren argudioak entzungo ditu irizpena eman aurretik.
Otsailaren 6an, Maduroren Gobernuak Europako Kontseilua auzitara eraman zuen zigorrak bertan behera uztea eskatzeko, "froga barik" hartu baitzuten zigortzeko erabakia. Bestalde, "ohiturazko nazioarteko auzitegia" aipatuta, legez kanpoko neurriak ezarri zituztela uste du Venezuelako Gobernuak, eta epaiketa-kostuak ere Europako Kontseiluak ordain ditzala eskatu dute.
Europako gobernuek Venezuelako agintariei entzunak izateko eskubidea urratu dietela esan dute, ez baitzieten aurretik zigorren berri eman.
Kontseiluak 2017ko azaroan onartu zuen Venezuelako errepresioaren arduradunei ezarritako zigorren (aktiboak izoztea eta EBn sartzeko debekua) oinarri juridikoa.
Diosdado Cabello Venezuelako Alderdi Sozialista Batuko presidenteordea urtarrilean zigortu zuten errepresioa egotzita. Cabelloz gain, Nestor Luis Reverol Barne ministroa, Gustavo Gonzalez Lopez Inteligentzia Nazionaleko burua eta Maikel Jose Moreno Auzitegi Goreneko presidentea ere zigortu zituzten.
Halaber, Tibisay Lucena Hauteskunde Kontseilu Nazionaleko presidentea, Antonio Jose Benavides Caracas Distrituko Gobernuaren burua eta Tarek William Saab Asanblea Konstituziogile Nazionaleko fiskal nagusia zigortu zituzten.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa