20:20

Mundua

Venezuela

Madurok Sanchezi: 'Trumpen politika gerrazalearen txotxongilo bat zara'

Agentziak | Erredakzioa

Esku-hartze militar bat baldin badago Sanchezen eskuak “odolez zikinduko” direla ohartarazi du. Madurok aita santuari gutun bat bidali dio, elkarrizketa prozesu bat aurrera ateratzen “laguntzeko”.

1:29
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nicolas Maduro Venezuelako presidentearen hitzetan, Pedro Sanchez Espainiako gobernuburua “koldar” bat izan da nazioarteko harremanentzako erabaki “negargarri” bat hartuta; baina ez du inolako errepresalia neurririk hartuko, Juan Guaidoren zilegitasuna aitortu ondoren. “Donald Trumpen politika gerrazalearen esanetara jarri den txotxongilo bat bezala gogoraraziko du historiak”, erantsi du Madurok.

“Venezuela onaren” buruzagia bera dela adierazi du Madurok. Sanchez “kakati” bat izan dela nabarmendu du. Esku-hartze militar bat baldin badago Sanchezen eskuak “odolez zikinduko” direla ohartarazi du.

“Ultimatum bat jarri zigun, Venezuela Madrildik gobernatuko balute bezala”, esan du Madurok, Sanchezek Guaidoren zilegitasuna aitortu eta ordu batzuk geroago. “Aurreneko egunetik esan nion, Venezuelari ez dio inork ultimatumik jartzen”, gaineratu du.

"Aurreneko egunetik esan nion, Venezuelari ez dio inork ultimatumik jartzen"

Hugo Chavezek 1992an bultzatutako eta porrot egindako Estatu-kolpearen urteurrena ospatu du Madurok Araguan, zeremonia militar batean. “Estatu-kolpea” aurrera eramaten baldin badute, Sanchezen eskuak “odolez beteta” geratuko direla ohartarazi du Venezuelako agintariak, Jose Maria Aznarri Irakeko gerrarekin gertatu bezala.

Bestalde, Frantzisko aita santuari gutun bat bidali diola iragarri du Venezuelako buruzagiak, elkarrizketa prozesu bat aurrera ateratzen laguntzeko, krisi politikoa gainditu ahal izateko.

“Prozesu bat errazteko laguntza eskatu diot, elkarrizketa bide gisa indartzeko”, azaldu du Madurok. Zentzu horretan, Mexikok eta Uruguaik elkarrizketa prozesu baten alde egindako deialdia gogorarazi du.

Guaidok Sanchezi “eskerrak” eman dizkio

Juan Guaido Parlamentuko buruzagiak, ostera, Sanchezi eta “Espainiako herriari eskerrak” eman dizkio.

“Espainiako herriari eta Pedro Sanchez presidenteari eskerrak eman nahi dizkiet, argi hitz egin dutelako (…) nire behin-behineko presidentetza aintzatetsi dute”, adierazi du Guaidok Batzar Nazionalean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena