Mundua
Venezuela
Agentziak | Erredakzioa
Bere aldeko manifestazio jendetsu batean, Donald Trumpi bera dela Venezuelako presidentea esan dio Nicolas Madurok, eta boterean jarraituko duela.
Nicolas Maduroren aldeko manifestazioa, Caracasen / Argazkia: EFE.
Albisteak (13)
Nicolas Maduro, Venezuelako presidentea, Estatu Batuetako presidente Donald Trumpi zuzendu zaio Caracasen egindako ekitaldi jendetsuan, Europar Batasunak emandako hauteskundeak deitzeko epea bukatu baino egun bat lehenago. Trumpi bera dela Venezuelako presidentea esan dio Madurok, eta boterean jarraituko duela.
"Ni naiz Venezuela osoko presidentea, benetako Venezuelako presidentea, eta gobernatzen jarraituko dugu egunero", esan du Madurok milaka pertsonaren aurrean.
Donald Trumpen gobernu "inperialista" gaitzetsi du Madurok, bere "plan makabroan" Venezuelan elkarrizketa politikoa izatearen kontra egoteagatik. "Eta AEBko gobernua elkarrizketaren kontra badago, zeren alde dago, haiek prestatu, finantzatu eta zuzentzen duten estatu kolpearen alde? Venezuelan AEBko militarrek esku hartzearen alde? Gerraren alde?", galdetu du.
Venezuelako presidenteak "Mexiko, Uruguai, Caricom (Karibeko Komunitatea) eta Boliviaren ekimenaren" alde hitz egin du, "venezuelarren arteko arazoak konpontze bidean elkarrizketa nazionala hasteko". "Nahi duten egunean, nahi duten tokian, nahi duten moduan", hitz egiteko prest dago, eta ekonomia buru izango duen "lehentasunen agenda nazional bat abian jartzeko" prest.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa