18:52

Mundua

Venezuela

'Guantanamorekin' mehatxu egin dio Washingtonek Madurori

Agentziak | Erredakzioa

John Bolton Trumpen aholkulariak egin dio mehatxu. Duela lau egun Boltonek hautsak harrotu zituen, “5.000 soldadu Kolonbiara” jartzen zuen libreta batekin agerraldia egin ostean.

  • 'Guantanamorekin' mehatxu egin dio Washingtonek Madurori

    John Bolton Donald Trump AEBko presidentearen segurtasun nazionaleko aholkularia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Boterea laster uzten ez baldin badu “Guantanamon” (Kuba) amaitu dezakeela ohartarazi dio John Bolton Donald Trump AEBko presidentearen Segurtasun Nazionaleko aholkulariak Nicolas Maduro Venezuelako presidenteari. Ameriketako Estatu Batuek terrorismo susmagarrientzako daukaten espetxea da Guantanamo.

AEBk Guantanamoko basean duen espetxe militarraren defendatzaile ospetsua da Trumpen aholkularia, eta George W. Bush (2001-2009) presidentearentzako lan egin zuen. Bushek jarri zuen martxan Guantanamo.

Hugh Hewitt irrati aurkezle kontserbadoreak egindako galdera bati erantzun dionean, Madurori mehatxu egin dio Boltonek. Aurkezleak Madurok Benito Mussolini Italiako diktadoreak eta Nicolae Ceausescu errumaniarrak izan zuten “amaiera txarra” errepikatu dezakeela eman dio aditzera. Mussolini eta Ceausescu hil egin zituzten.

Juan Guaido Venezuelako Batzar Nazionaleko presidenteak politikari chavistei eskainitako “amnistia aprobetxatzeko” aholkua eman zien ostegunean Boltonek Madurori eta haren aholkulari nagusiei. Guaidok bere burua Venezuelako behin-behineko presidente izendatu zuen, eta AEBk eta beste herrialde batzuek aintzatetsi dute.

Madurori “erretiro luze eta lasai” bat opa zion txio batean, “hondartza polit batean, Venezuelatik urrun”

Madurori “erretiro luze eta lasai” bat opa zion txio batean, “hondartza polit batean, Venezuelatik urrun”. Boterea uzten baldin badu, Venezuelako presidenteak “non lur hartu dezakeen” zehazteko “hitz egiteko prest” dagoela ziurtatu zuen Etxe Zuriak ondoren.

Lau egun lehenago Boltonek hautsak harrotu zituen, astelehenean agerraldia egin baitzuen kazetarien aurrean libreta bat eskuan, eta bertan “5.000 soldadu Kolonbiara” esaldia irakur zitekeen.

Boltonek ez du gaur esaldiaren inguruko xehetasun gehiago eman izan nahi. Hala ere, Fernando Cutz Etxe Zuriko Segurtasun Nazionalerako Kontseiluaren funtzionario ohiak Venezuelako militarrei presioa egiteko “operazio psikologiko” bat dela uste du.

Azkenik, Venezuelan berehala operazio militarrik egiteko asmorik “ez” duela baieztatu du Trumpen aholkulariak irratian, ez aldebakarrekoa ez Kolonbia edo Brasilen laguntzarekin.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena