Mundua
'Brexit'a
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Atzerri Arazoetarako ministro britainiarrak esan du prozesuaren iraupenaren araberakoa izango dela Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzeko orduan gerta litekeen "atzerapena".
Jeremy Hunt, Atzerri Arazoetako ministro britainiarra. Argazkia: EFE
Negoziazioa berrabiarazi eta martxoaren bukaeran Bruselarekin akordio berria hitzartuz gero, Erresuma Batuak brexita atzeratu beharko lukeela baieztatu du Jeremy Hunt Atzerri Arazoetarako ministro britainiarrak, "berezko legeria onartu ahal izateko".
BBC katearen Radio 4 irratian egindako elkarrizketan adierazi duenez, prozesuaren iraupenaren araberakoa izango da Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzeko orduan gerta litekeen "atzerapena". Hasiera batean, martxoaren 29rako aurreikusi zuten "banantzea".
"Martxoaren 29a baino lehen akordioa hitzartuko bagenu, denbora gehiago beharko genuke legeria onartzeko", esan du Huntek. Parlamentuak Bruselarekin negoziazioak berriz hastea eskatzen duen zuzenketa onartu zuen asteartean.
"Aurretik, baina, aurrerapausoak eman behar ditugu; orduan, baliteke beharrezkoa ez izatea. Oraindik ezin dugu zehaztasunez jakin", gaineratu du.
Esan bezala, asteartean Komunen Ganberak onartutako zuzenketa ez lotesleak Europatik akordiorik gabe ez irtetea eskatzen du. Bestalde, bigarren zuzenketa bat ere aurkeztu zuten, Bruselaren eta Londresen arteko ituna berraztertzea proposatzen duena, baina diputatuek atzera bota zuten, gehiengo osoz.
EBk, bere aldetik, argi utzi du 2018ko amaieran lortutako akordioa ezin dela berriro negoziatu. Hala eta guztiz ere, Irlanda bien arteko muga zabalik uzteko eta bake prozesuan eraginik ez izateko alternatibak bilatu nahi ditu Londresek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa