Mundua
VENEZUELA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kezkatuta mintzatu da Panamatik Erromarako hegaldian. Bitartekaritza lanik ez, baina aldeek nahi izanez gero laguntzeko prest agertu da.
Frantzisko aita santua Panamatik Erromarako hegaldian. Argazkia: EFE
Venezuelako egoerak kezkatzen du Frantzisko aita santua, eta balizko odol isurtze baten beldur da. Arazoari konponbidea emate aldera, bitartekaritza lanik ez, baina laguntzeko prest agertu da, bi aldeak ados badaude. Erromarako hegazkinean egin ditu hitzok aita santuak, Panamara egin duen bisitatik bueltan.
Aita santuak "konponbide bidezko eta baketsua" eskatu du Venezuelarentzat, betiere, giza eskubideak errespetatuz eta venezuelar guztien ongizatea bilatuz.
Vatikanoak bere burua Venezuelako presidentetzat jo duen Juan Guaido babestuko ote duen galdetuta, Frantzisko aita santuak baztertu egin du horrelakorik egitea: "Arduragabekeria bat izateaz gainera, batzuen edo besteen alde egiteak kalte egingo luke". "Nik sufritzen ari den Venezuelako herri osoa babesten dut", gaineratu du.
Bestalde, arazoa bideratzeko laguntza behar izanez gero, eskatu besterik ez dutela egin behar esan du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa