13:17

Mundua

Kuba

Lau pertsona hil eta 195 zauritu dira Habanan tornado baten eraginez

Agentziak | Erredakzioa

Gainera, 'kalte handiak eragin ditu etxebizitzetan eta eraikin publikoetan', baita uholde txikiak Malekoian eta itsas mailan dauden eremuetan.

1:15
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gutxienez lau pertsona hil eta 195 zauritu dira bart Habana (Kuba) astindu duen tornado baten eraginez. Azken 80 urteetako tornadorik bortitzena izan da.

Tornadoak Regla, Guanabacoa, Diez de Octubre eta San Miguel del Padron barrutiei eragin die, eta "kalte handiak eragin ditu etxebizitzetan eta eraikin eta instalazio publikoetan", Kubako agintarien arabera.

Gutxienez, 1.238 etxebizitza kaltetu dira, horietatik 124 guztiz erori dira eta 225, ostera, partzialki, agintariek Kubako telebista katean zabaldutako datuen arabera. Horrez gain, 46 hezkuntza zentrotan eta 7 osasun zerbitzutan kalteak izan dira.

Kubako agintarien esanetan, tornadoak 11,5 kilometro zeharkatu ditu 300 km/h-ko haize-ufadak altxaraziz. Fujita eskalan F4 maila harrapatu du.

Horrez gain, "uholde txikiak izan dira Habanako Malekoiaren hainbat zatitan eta itsas mailan dauden eremuetan, Habanan bertan zein Pinar del Rio, Mayabeque eta Artemisa mendebaldeko probintzietan".

Kubako presidenteak Twitter bidez azaldu duenez, Gobernuko kideak kalte gehien izan dituzten tokietan izan dira bart:

100 kilometroko haize-boladak, eurite gogorrak eta txingorra izan dituzte azken orduetan Habanan, Pinar del Rio eta Mayabeque eskualdeetan.

"Tornado honen ufadak 4-5 kategoriako urakan batek dituenarekin aldera daitezke; kasu honetan, eragina puntualagoa izan bada ere", argitu dute agintariek Cubadebate Facebookeko orrialdean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena