Mundua
35 egun itxita
Agentziak | Erredakzioa
Mexikoko mugan harresia eraikitzeko funts berezirik ez du jasotzen behin-behineko akordioak. Oposizio demokratarentzako garaipen bat suposatzen du.
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentea Etxe Zurian. Argazkia: EFE
Albisteak (2)
Administrazio federala hiru astez berriro zabaltzeko, Kongresuarekin behin-behineko akordioa adostu dutela iragarri du Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak. 35 egun partzialki itxita eman ditu Administrazioak. Mugako harresia egiteko 5.700 milioi dolar ez ditu jasotzen akordioak.
“Gobernua berriz irekitzeko akordio bat lortu dugula iragartzearekin oso harro nago”, adierazi du presidenteak Etxe Zurian.
Administrazioaren itxieran zehar langile federalek egindako esfortzua eskertu du Trumpek, eta atzerapenak “ahalik eta lasterren” kobratzen hasiko direla ziurtatu du. AEBen historian itxierarik luzeena izan da.
Otsailaren 15era arte Gobernu federalak funtzionatzeko behar dituen funtsak desblokeatuko ditu proposamenak.
Mugako harresia
Mexikoko mugan harresia eraikitzeko funts berezirik ez du jasotzen behin-behineko akordioak. Nancy Pelosi Ordezkarien Ganberako presidentea buru duen oposizio demokratarentzako garaipen bat suposatzen du, harresia finantzatzearen aurka agertu direlako. Hauteskunde-kanpainan harresia eraiki behar zuela agindu zuen Trumpek.
Harresia eraikitzea beharrezkoa dela errepikatu du AEBko presidenteak, herrialdearen hegoaldeko mugan “krisi humanitario” bat dagoelako.
Mike Pompeo Estatu idazkariak, Wilbur Rossek (Komertzio) eta Elaine Chaok (Garraioa), besteak beste, Trump lagundu dute agerraldian.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa