Mundua
Venezuela
Agentziak | Erredakzioa
Espainiako presidenteak ez dio, ordea, babes esplizitua eman Guaidori, EBko Atzerri Arazoetako Kontseiluari baitagokio horren inguruan jarrera zehaztea.
Bere burua Venezuelako presidente izendatu duen Juan Guaidorekin berba egin du ostegun goizean Pedro Sanchez Espainiako presidenteak. Venezuelako krisiari aurre egiteko konponbiderik "egokiena eta naturalena" hauteskundeak direla esan dio Sanchezek Guaidori.
Pedro Sanchezek tarte bat hartu du Davoseko Nazioarteko Ekonomia Foroan Guaidorekin telefonoz hitz egiteko. Hamar minutuz egon dira berbetan; eta, besteak beste, Espainiako Gobernuko presidenteak dituen asmoi buruz galdetu dio. Halaber, EBren babesa helarazi dio Venezuelako Asanblea Nazionalari, bere legitimitatea "ukaezina" baita.
Espainiako presidenteak ez dio, ordea, babes esplizitua eman Guaidori, EBko Atzerri Arazoetako Kontseiluari baitagokio horren inguruan jarrera zehaztea. Horretarako bilera lehenbailehen egin behar dutela azpimarratu du.
Espainiako Gobernuko iturriek gogoratu dutenez, EBk Venezuelari ezarritako zigor indibidualak babestu zituen, baita Kolonbiako Giza Eskubideen Batzordeak Nicolas Maduroren Gobernuari ezarritako kondenak ere. Gainera, Espainiako Exekutiboak ez zituen Venezuelako azken hauteskundeak babestu, eta ez zuen Maduroren kargu hartzera Gobernuko ordezkaririk bidali.
Hori horrela, Espainiak ez dio Europari esango zein erabaki hartu behar duen, baina erabaki horretan Espainiaren jarrera garrantzitsua dela ohartarazi du. Edonola ere, Espainiako Gobernua erantzun bateratu baten alde dago, iturri beraren arabera.
Bestalde, EBk atzo argitaratutako agiriarekin egindako ahalegina azaldu dio Sanchezek Guaidori. Agiri horretan, Europar Batasunak babesa eman zion Venezuelako Asanblea Nazionalari.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa