Mundua
Biografia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bere burua Venezuelako presidente izendatu duen Delfin de Leopoldo Lopezek protagonismoa hartu du azken orduotan haren alderdiko ordezkari nagusien urruntzeak hala behartuta.
Juan Guaido. Argazkia: EFE
Gaur egun Venezuelako Parlamentuko presidente den Juan Guaido diputatu gaztearen ustekabeko kargu hartzea dela eta, Nicolas Madurok 2013az geroztik izan duen erronka nagusienari egin beharko dio aurre. Izan ere, milaka lagunen aurrean, Venezuelako "presidente arduraduna" izendatu du bere burua Guaidok.
AEBk segituan babestu du Venezuelak bizi duen krisi luzearen atal berri hori, alegia, presidente berriaren izendapena. Esan bezala, orain arte Madurok izan duen nahasmen unerik larriena da aipatutakoa.
Duela ia bi aste Gorenaren aurrean Madurok sinatu zuen mandatu berriaren ustezko legitimotasun ezaz baliatu da Guaido boterera heltzeko. Izan ere, maiatzeko hauteskundetan "iruzurra" egon zelan adierazi zuten oposizioak eta nazioarteko komunitateak. Hori horrela, "usurpatzailea" dela esan dute Madurori buruz haren aurkariek.
Dena dela, Madurori aurre egiteko asmoz iritsi den gazteak ez du eskarmentu handirik politikan. Hain zuzen ere, Voluntad Popular alderdian presidente izendatzeko hautagairik ez dagoelako hartu du kargua Guaidok, ordezkarietako asko kartzelan, asiloan edo deserrian baitaude.
2015etik Parlamentua kontrolatzeko ahalmena eman dien garaipenaren ondotik, Venezuelako oposizioko alderdiek urtero botere Legegilearen presidentetza txandakatzea adostu zuten.
2019an, Voluntad Popular alderdiari, hots, Leopoldo Lopez preso dagoen buruzagiren taldeari, dagokio presidentetza. Freddy Guverara iheslaria eta Carlos Vecchio erbesteratua ere alderdi horretakoak dira.
Hirukote horretatik, ordea, Guevara zen bakarra 2015a baino lehen epaitua izan ez zena. Horregatik, 2019an Parlamentuko presidentetza hartzeko hautagai nagusia zen, baina Txileko enbaxadan (Caracasen) bilatu zuen babesa, Justiziari aurre egin behar ez izateko, 2017an ehundik gora hildako eragin zituzten protesta odoltsuetan hartutako paperagatik ikertzen baitabiltza.
Hartara, 35 urteko Guaido izan zen Parlamentuko presidentetzara igo eta kargua bere gain hartu zuena. Haren lankideek diotenez, zentrokoa da izatez, nahiz eta Maduroren Gobernuak eskuinerantz lerratuta dagoela esan.
Nerabezaroan, "Vargaseko hondamendiari" egin behar izan zion aurre. Milaka hildako eta desagertu utzi zituzten uholde horiek 1999an.
2015ean, berriz, gose greba egin zuen, Parlamentuan hauteskundeak iragar zezatela aldarrikatzeko.
Ibilbide politikoari dagokionez, demokrazia sozialarekin egon zen lotuta ikasle garaietan, Andres Bello unibertsitate katolikoan. 2009an, Voluntad Poular alderdia sortu zuen.
Nolanahi dela, 2010-2015 arteko legealdian lortu zuen lehen eserlekua, eta azken urte horretan legegile izateko hautagai izendatu zuten.
Harrezkero, Venezuelaren burujabetza defendatu eta Odebretch auziaren ustelkeria salatu du, besteak beste.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa