Mundua
Erresuma Batua
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Asteazken honetan bertan eztabaidatuko eta bozkatuko dute mozioa, Komunen Ganberan.
Jeremy Corbyn. Argazkia: EFE
Jeremy Corbyn Erresuma Batuko Alderdi Laboristako buruak iragarri du zentsura mozioa aurkeztuko duela Theresa May lehen ministroaren Gobernuaren aurka, Parlamentuak errefusatu egin baitu 'brexit'ari buruzko akordioa.
Corbynen hitzetan, bozketaren emaitza Gobernu britainiar batek 1920ko hamarkadaz geroztik jasotako porrot larriena da. "Epaia guztiz irmoa izan da", gaineratu du.
Gainera, azken bi urteetan agintariaren "lehentasun bakarra" Alderdi Kontserbadorea izan dela kritikatu du.
Andrea Leadson Alderdi Kontserbadoreak Komunen Ganberan duen buruak iragarri duenez, zentsura mozioa asteazken honetan bertan eztabaidatu eta bozkatuko dute.
Mozioak aurrera egingo balu, Alderdi Kontserbadoreak Gobernu alternatiboa osatu ahalko luke, eta Mayk dimisioa eman beharko luke. Porrot eginez gero, baina, lehen ministroak 14 eguneko epea izango du Parlamentuaren konfiantza lortzeko. Hala lortuz gero, hauteskundeak deitu beharko dituzte.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa