Mundua
'Brexit'a
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Komunen Ganberak Grieve diputatuak aurkeztutako zuzenketa onartu du gaurko bozketan. Hortaz, akordioa errefusatzen badute, hemezortzi egun gutxiago izango ditu Gobernuak ordezko plan bat aurkezteko.
Manifestariak Londreseko Parlamentuaren aurrean, protesta egiten. Argazkia: EFE
Albisteak (4)
Parlamentu britainiarrak asteazken honetan onartutako zuzenketak estualdia ekar liezaioke Gobernuari. Urtarrilaren 15ean egingo dute Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzeko akordioarekin lotutako bozketa, eta egun horretan aipatu hitzarmena errefusatzen badute, hiru eguneko epea izango du Gobernuak 'B plana' aurkezteko.
Komunen Ganberan gaur egindako bozketan, 308 izan dira Dominic Grieve diputatu kontserbadoreak aurkeztutako zuzenketaren aldeko botoak, eta 297 kontrakoak. Hartara, zuzenketa hori onartzeak hemezortzi egunetan murriztu du Theresa May lehenengo ministroaren Gobernuak hautazko plan bat aurkezteko duen epea.
Ildo horretan, diputatu kontserbadoreen artean haserrea eragin du John Bercow Komunen Ganberako presidenteak proposamena onartzeak.
Gauzak horrela, datorren astearteko bozketa galduz gero, Mayk hiru egunetan bilatu beharko du brexitaren ordezko plana. Hasiera batean, Mayri 21 eguneko epea eman zioten etorkizunerako zituen asmoak adierazteko.
Nolanahi dela, 11 botoko aldeagatik, prozesua arintzea adostu dute parlamentariek. Horrenbestez, urtarrilaren 21erako prest izan beharko du Mayk brexitaren 'B plana'.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa