Mundua
'Txaleko horiak'
Agentziak
Edouard Philippe Frantziako lehen ministroak iragarri duenez, larunbaterako deitutako dagoen mobilizaziorako 85.000 agente jarriko ditu lanean.
'Txaleko horien' protestetako bat. Argazkia: EFE
Edouard Philippe Frantziako lehen ministroak iragarri duenez, Gobernuak gogortu egingo ditu jakinarazi gabeko manifestazioetan parte hartzen duten pertsonen eta istilu-sortzaileen kontrako zigorrak.
TF1 telebista kateari eskainitako elkarrizketa batean, 'txaleko horien' protestei erreferentzia zuzena egin die Philippek. "Konturatu gara iskanbila-sortzaileen metodoak aldatu egin direla; beraz, agintean gaudenok ere eraman beharreko erantzuna aldatu behar dugu", argudiatu du.
Hala, futboleko ultrekin egin bezala, istilu-sortzaileak identifikatzeko eta klasifikatzeko "sistema" bat eratuko du Gobernuak, fitxatutakoek manifestazioetan sartzea saihesteko asmoarekin.
Era berean, defendatu du istiluak eragiten dituztenek ordaindu behar dituztela kalteak: "Biolentoek bere egin behar dituzte istiluetan sortutako kalte materialen erantzukizun zibila, ez zergadunek". Gogorarazi duenez, 'txaleko horien' protestak hasi zirenetik, 1.000 pertsona kondenatu eta 5.600 atxilotu dituzte. "Manifestazio eskubidearen alde gaude, baina ezin dugu onartu protestak baliatzea gauzak apurtzeko, erretzeko... erakundeei desafioa egiteko, alegia", nabarmendu du.
Philippe, elkarrizketaren une batean. Argazkia: EFE
Horrez gain, mugimenduak larunbaterako deitua duen mobilizazio egun handiari begira, kalean izango diren polizia kopurua nabarmen handituko duela iragarri du Philippek: segurtasun indarreko 80.000 agente eta 5.000 polizia eta jendarme.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa