17:22

Mundua

Erresuma Batua

Akordioa onartu ezean, Erresuma Batuaren etorkizuna 'ezezaguna' dela uste du Mayk

Agentziak | Erredakzioa

Erresuma Batuko lehen ministroarentzat, Parlamentuak urtarrileko bozketan herrialdea EBtik irteteko akordioa atzera botatzen badu, "orduan benetan toki ezezagunean egongo gara".

  • Theresa May / Argazkia: EFE.

    Theresa May / Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Theresa May lehen ministroak ohartarazi duenez, Erresuma Batuak "toki ezezagunean" sartuko da urtarrileko bozketan Parlamentuak berak lortutako EBtik irteteko hitzarmena atzera botatzen badu. Esan duenez, ez da bozketa bigarrenez atzeratzen saiatuko.

"Akordioa ez bada bozketa honetan onartzen, orduan benetan toki ezezagunean egongo gara. Ez dut uste inor gai denik zer gertatuko den zehazki, Parlamentuak erabakiko duenari dagokionez", esan du Mayk.

Bigarren erreferendum bat egitearen kontra azaldu da berriz lehen ministroa, herritarren zati handi bat zein bere alderdiko kide asko hitzarmenarekin pozik ez dauden arren.

"Praktikan, ezin da beste erreferendum bat egin martxoaren 29a baino lehen", esan du. Data horretan aurreikusten da Erresuma Batua Europar Batasunetik kanpo geldituko dela, Londresek Bruselari 2017ko martxoan bidalitako oharraren arabera.

"50. artikulua luzatzeaz hitz egiten egongo ginateke", gehitu du Mayk, protokoloa aktibatzen duen eta denboran mugatuta dagoen oinarri legalari erreferentzia eginez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena