Mundua
Brexitaren beldur
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Dokumentu honen bitartez, britainiarrek oztopoak sahiestu nahi dituzte Europar Batasuneko herrialdeetan lan egin edota bidaiatzerako orduan.
Londresko manifestazioaren artxiboko argazkia. Argazkia: EFE
Irlandako agintariek ziurtatu dutenez, handitu egin da Irlandako pasaportea eskatu duten britainiarren kopurua. Erakunde irlandarraren arabera, 200.000 eskari jaso dituzte urtebetetean Eskozia, Ingalaterra edota Gales aldetik.
Gauzak horrela, 2017an 98.544 eskari jaso zituzten bitartean, aurten dezente areagotu egin dira. Gainera, Iparraldeko Irlandako 84.855 eskari jaso dituzte.
Guztira, 822.581 dokumentu eman ditu Irlandak aurten, Simon Coveney Kanpo Harremanetako ministroak jakinarazi duenez.
Dokumentu honen bitartez, britainiarrek oztopoak sahiestu nahi dituzte Europar Batasuneko herrialdeetan lan egin edota bidaiatzerako orduan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa