10:11

Mundua

Hamabosgarren saioa

DNAn aditua den Mark Perlinek hartu du hitza Pablo Ibarren ahozko epaiketan

EiTB.EUS

Perlin medikuak esan duenez, 353 trilioi aukeratik bakarra dago Pablo Ibarren DNArekin bat datozen hondarrak beste pertsona batenak izateko.

  • Pablo Ibarren ahozko epaiketa

    Pablo Ibarren ahozko epaiketa. ETBren bideo batetik aterarako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Abenduaren 20an egin zuten Pablo Ibarren ahozko epaiketaren hamabosgarren saioa, Broward Countryko auzitegian, Floridan (AEB).

Saio horretan, azido desoxirribonukleikoan aditua den eta Cybergenetics enpresa zuzentzen duen Mark Perlin medikuak deklaratu zuen saio horretan.

True Allele programa informatiko polemikoaren asmatzailea ere bada Perlin. Hain zuzen ere, DNAren materian nazioarte mailan onartutako analisiak aintzat ez hartzeagatik da horren polemikoa.

Esan bezala, goizetik hasi zuten osteguneko saio luzea. Izan ere, 03:30 zirenean bukatu zuten deklarazioa, eta tartean bazkaltzeko atsedenaldi labur bat besterik ez zuten egin.

Testigantza, batik bat, programa informatiko horren funtzionamenduarekin egon zen lotuta.

Alabaina, amaieran, Perlin medikuak esan zuen 353 trilioi aukeratik bakarra zegoela Pablo Ibarren DNArekin bat datozen hondarrak beste pertsona batenak izateko. Ibarren defentsak, bestalde, uste du frogak kutsatu zituztela.

Defentsaren galdeketa

Joe Nascimientok egin zituen galderak. Perlin doktoreak hainbat kontu aitortu zituen, orduan. Alde batetik, analitikarako erabiltzen duen programa hori dela gaur egun daukan diru-sarrera bakarra.

Gainera, AEBko DNA laborategietan gertatzen denaren kontrara, Perlinen jarduna ez du erakunde publiko batek gainbegiratzen, alegia, inork ez du nahitaezko arauak eta baldintzak betetzen dituen ala ez ikertzen.

Era berean, Perlinek onartu zuen, besteak beste, Ingalaterrako, Eskoziako eta Australiako laborategiek STRmix zerbitzuaren alde egin dutela.

Gainera, FBIk ere STRmix erabiltzen du; hots, ez da Perlinen True Allele programaz baliatzen.

Joe Nascimiento abokatuak egindako galderei erantzunez, Perlinek adierazi zuen alkandoraren aurrealdean hondar biologikoak zituzten 15 puntu zeudela, eta horietatik bakarrak eman zuela aurretik aipatutako emaitza. Beste era batera esanda, hamabost puntu horietatik bakarrean aurkitu zuten Ibarren DNArekin bat zetorren hondarren bat. Gainerakoetan, berriz, % 85eko aukera dago azido desoxirribonukleikoa Pablo Ibarrena ez izateko.

Azkenik, Fiskaltzak esan zuen ez zituela lekuko gehiago deklaratzera deituko.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena