Mundua
ERRESUMA BATUA
AGENTZIAK
Alderdi Kontserbadoreko 48 diputatuk gutuna idatzi dute prozesua abiatzea eskatuz. Bozketa 18:00ak eta 20:00ak bitartean egingo da.
Theresa May, Downing Streeten. Artxiboko argazkia: EFE
Albisteak (4)
Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak konfiantza mozioari aurre egingo gaur arratsaldean, eskaera hori abiatzeko adina parlamentari kontserbadorek gutuna bidali ostean.
"Alderdi Kontserbadoreko buruzagiaren aurkako konfiantza mozioa deitzeko beharrezkoa den % 15a gainditu da (48 gutun)", azpimarratu du Graham Brady Komunen Ganberako 1922. Batzordeko presidenteak. Batzorde hori da, hain justu, alderdi kontserbadoaren baitan konfiantza mozioa deitu dezakeena.
Lehen ministro britainiarrak onartu egin du bere alderdiko diputatuek bota dioten erronka. "Dudan guztiarekin aurre egingo diot mozioari", adierazi du Downing Streeten egin duen agerraldian. Halaber, dimititzeko aukera baztertu du eta lidergo aldaketa batek herrialdearen etorkizuna arriskuan jarriko lukeela ohartarazi du. Egin duen guztien "interes nazionalak" babesteko egin duela azpimarratu du, orain mahai gainean dagoen brexitari buruzko akordioa barne.
Bozketa arratsaldean egingo da Komunen Ganberako 14. aretoan, 18:00ak eta 20:00ak bitartean (Euskal Herrian 17:00ak eta 19:00ak bitartean). Theresa May alderdikide gehienen aldeko botua beharko du lidergoari eutsi eta lehen ministro karguan jarraitzeko.
Aitzitik, Mayk bozketa irabazten badu ezingo da urtebeteko epean haren kontrako antzerako barne prozesurik abiatu.
Konfiantza mozioaren berri izan ondotik, hiru ministrok babesa agertu diote Theresa May lehen ministroari: Jeremy Hunt Atzerri ministroak, Sajid Javid Barne ministroak eta James Broke Etxebizitza eta Komunitate ministroak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa