06:40

Mundua

Dardara

7,5 graduko lurrikara batek Kaledonia Berria astindu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Agintariek tsunami alerta ezarri dute Vanuatun eta Kaledonia Berrian. Azken horretan, kostaldeko herriak 'berehala' ebakuatzeko agindua eman dute.

  • Dardara Tadinetik 168 kilometro ekialdera gertatu da

    Dardara Tadinetik 168 kilometro ekialdera gertatu da. Argazkia: EMSC

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Richter eskalan 7,5 graduko lurrikara izan da asteazken honetan Leialtasun uharteetatik hego-ekialdera, Kaledonia Berrian, Ozeano Barean. Astinduaren ondorioz, tsunami alerta ezarri dute Kaledonia Berrian eta Vanuatun. Are gehiago, Kaledonia Berriko agintariek kostaldeko herriak "berehala" ebakuatzeko agindua eman dute. Izan ere, 1 eta 3 metro arteko olatuak espero dituzte.

Olatu handiak Vanuatuko kostaldera eta Fiji uharteetara ere hel daitezke. Halaber, inguruko beste hainbat uharteetan ere uraren maila pixka bat igo daiteke, Japonian edota Australian kasu.

AEBko Zerbitzu Geologikoak (USGS) jakinarazi duenez, dardara itsasoan gertatu da, 10 kilometroko sakoneran.

Maré uhartean izan du epizentroa, Leialtasun uharteetan, Tadinetik 168 kilometrora.

Lurrikara horren aurretik, 6 eta 5,9 graduko beste bi dardara izan dira inguru horretan.

Oraindik ez dute zehaztu lurrikararen ondorioak zeintzuk izan diren.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena