Mundua
VENEZUELA
AGENTZIAK
Nazio Batuen Erakundeak zabaldutako datuen arabera, 2019an guztira 3,6 milioi pertsona izango dira herrialdetik irten eta giza laguntza beharko dutenak.
Mark Lowcock. Argazkia: EFE
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) venezuelarrei harrera egin dieten Hego Ameriketako eta Karibeko herrialdeak diruz lagunduko ditu, 2019ko giza laguntzaren planaren baitan. Herrialdea utzi duten gehienak Hego Ameriketako eta Karibeko herrialdeetara joan dira.
Mark Lowcock Giza Laguntzarako NBEko idazkari nagusiak 2019ko giza laguntza plana aurkeztu du astearte honetan Genevan eskaini duen prentsaurrekoan. NBEk Venezuela gehitu du, lehen aldiz, bere urteroko giza laguntza egitasmoan.
"Venezuelaren bizilagun diren herrialdeei venezuelarren iritsierari aurre egiten lagundu nahi diegu", esan du Mark Lowcockek.
NBEk zabaldutako datuen arabera, 2019an guztira 3,6 milioi pertsona izango dira herrialdetik irten eta giza laguntza beharko dutenak. Hori dela eta, 738 milioi dolar (ia 650 milioi euro) eskatu dizkio nazioarteko komunitateari datozen 12 hilabeteetan laguntza programak gauzatu ahal izateko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa