Mundua
Ukraina-Errusia gatazka
Agentziak | Erredakzioa
Kremlineko bozeramailearen arabera, Kieven 'barne-arazoa' da, baina hauteskundeak martxoan izanda, 'ukitu berezia' du neurriak.
Kremlineko bozeramailearen esanetan, Putinek datozen egunetan hitz egingo du. Artxiboko irudia: EFE
Dimitri Peskov Errusiako Presidentetzako bozeramaileak ohartarazi duenez, Ukrainak 10 eskualdetan ezarritako salbuespen-egoerak tentsioa areagotu lezake Errusiako ekialdean, bereziki Donbassen (Errusiaren aldeko matxinoek hiriaren zati handi bat dute kontrolpean).
"Salbuespen-egoera ezartzeak gune gatazkatsuetan tentsioak gora egitea ekar lezake", esan du Peskovek, eta Donbasseko egoera aipatu du batik bat.
Peskoven hitzetan, Kieven "barne-arazo" bat da, baina Ukrainako hauteskundeak 2019ko martxoan izanda, neurriak "ukitu berezia du, agerikoa".
Kremlineko bozeramaileak argitu duenez, "egun batzuk barru" mintzatuko da auziaz Vladimir Putin Errusiako presidentea, ziurrena G20ko bileran —ostiralean eta larunbatean egingo dute, Buenos Airesen—.
Itsaso Beltzean Errusiarekin izandako istiluak tarteko, atzo onartu zuen Ukrainako Parlamentuak salbuespen-egoera ezartzea. Azaroaren 28tik aurrera, hilabetez, gerra-legea izango da indarrean 10 eskualdetan. Horietako batzuk kostaldean daude, beste batzuk Errusiarekin edo Moldaviarekin egiten dute muga, eta Donetsk eta Lugansk gune gatazkatsuak (2014ko Krimeako gerraren kokalekuak) ere tartean daude
Igandetik, Ukrainako hiru ontzi ditu atxikita Errusiako Armadak, Errusiako uretan indarrez sartu zirela argudiatuta. Ondorioz, Itsaso Beltza eta Azov banantzen dituen itsasartea ere itxi zuen Kremlinek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa