09:42

Mundua

Krisia

Armada prest du Ukrainak, Errusiarekin izandako itsas gatazkari erantzuteko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Errusiako agintariek Kerch itsasarteko pasabidea ireki dute berriro, segurtasun arrazoiengatik itxita egon ostean. Izan ere, Ukrainako hiru ontzi atzeman zituzten han.

  • Ukrainako Polizia, Errusiako enbaxadaren eraikina zaintzen. Argazkia: EFE

    Ukrainako Polizia, Errusiako enbaxadaren eraikina zaintzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Krimeako kostatik gertu Errusiarekin izandako itsas istiluen ondotik, Indar Armatuak lanean jarri ditu Ukrainak, Defentsa Ministerioak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

"Salbuespen egoera ezartzearen inguruan Ukrainako Segurtasun eta Defentsa Kontseiluaren erabakian oinarrituta, Estatu Nagusiko eta Ukrainako Segurtasun Indarren buru denak eman du horretarako agindua", dio oharrak.

Petro Poroshenko presidente ukrainarrak bart iragarri zuen salbuespen egoera ezartzeko proposamena egingo ziola Parlamentuari, Errusiako kostazainek, igandean, Armadaren hiru ontzi atzeman zituztelako.

Ukrainako Segurtasun Zerbitzuak beste ohar baten bidez gaineratu du Errusiako zerbitzu berezien probokazio gehiago saihesteko asmoak ere izan duela horretan zerikusia.

Errusiak itsasarteko pasabidea ireki du berriro

Errusiako agintariek, bestalde, Itsaso Beltza eta Azov banantzen dituen itsasartea ireki dute berriro. Segurtasun arrazoiengatik, itxita egon da gaur arte, Ukrainako hiru gerraontzi harrapatu baitzituzten, han, igandean.

"Berriro ere, zabalik da igarobidea", esan du Alexel Volkov KMP enpresako zuzendariak. Krimeako portuak kudeatzen ditu Volkovek.

Sei militar ukrainar zauritu ostean erabaki zuten itsasartea ixtea. Moskuren arabera, Ukraina Errusiako uretan indarrez sartzeagatik gertatu zen istilua. Kievek, aitzitik, justifikaziorik gabeko erasoa izan zela esan du.

 

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena