Mundua
Erresuma Batua
Agentzia | Erredakzioa
Lehenengo pausoa besterik ez da akordioa formalizatzeko, izan ere, Britainia Handiko Parlamentuak eta Europako Parlamentuak berretsi behar dute, balioa izan dezan.
Albisteak (3)
Europar Batasunak (EB) babes politikoa eman dio Erresuma Batua EBtik ateratzeari eta behin 'brexit'a amaituta etorkizuneko harremanen adierazpenari, Donald Tusk Europako Batzordeko presidenteak adierazi duenez.
"Europar Batasunak babes politikoa eman dio Erresuma Batua EBtik ateratzeko akordioari eta etorkizuneko harremanen adierazpen politikoari", idatzi du Tuskek, Twitterreko kontuan.
Buruek banaketaren eta etorkizuna negoziatzeko baldintzei emandako babesaren ostean, Theresa May Britainia Handiko lehen ministroa gainerako buruekin bildu da, bileraren bigarren saiorako.
Lehenengo pausoa besterik ez da akordioa formalizatzeko, izan ere, Britainia Handiko Parlamentuak eta Europako Parlamentuak berretsi behar dute, balioa izan dezan. Britainia Handiko Ganberak hitz egingo du lehenengo, abenduaren hasieran; eta Euroganberak otsaileko edo martxoko osoko bilkuran egingo du.
"Lagunak lagunak izango dira amaierara arte", idatzi zuen Tuskek, Freddie Mercury gogoratuz, Twitterreko kontuan, goi-bileraren bezperan, etorkizunera begira blokearen nahia argi izateko. 17 hilabeteko negoziazioek amaiera jarri diote 45 urte iraun dituen harreman korapilatsuari.
Estatuburuei eta gobernuburuei bidalitako gonbidapen-mezuan, Tuskek esan zuen negoziatzaileek "lan ona" egin dutela, eta denak akordio "ona eta justua" lortzen saiatu direla, "inork inor garaitu nahi ez zuelako".
Adierazpen politiko bat ere onartu dute buruek, lehenengo dokumentuaren balio juridikorik gabe. Etorkizuneko harremanei dagokienez, negoziazioetan bi aldeek jarraitu nahi duten bidea ezartzen du, Erresuma Batua dagoeneko hirugarren herrialde bat denean.
Harreman "sendoa, sakona eta malgua" izatea nahi dute bi aldeek, merkataritza, ekonomia, justizia, kanpo-politika, segurtasuna, defentsa eta beste hainbat arlotan lankidetza izatearen bitartez. Zuzenbidezko Estatua, nazioarteko ordena, demokrazia eta merkataritza libre eta justuko goi estandarrak zaintzeko konpromisoa hartu dute.
Gibraltarri buruzko ituna
Halaber, etorkizunean Gibraltarri buruzko edozein negoziaziotan Espainiak izango duela azken hitza babestu dute Europar Batasunean 'brexit'aren ostean mantenduko diren hogeita zazpi herrialdeek.
Europako Batzordearen eta Europako Kontseiluaren 184 artikuluaren ituna eta Gibraltarri buruzko etorkizuneko akordioek izan dezaketen lurralde-irismena argitzen duten adierazpenak onartu ditu EBK.
Bestalde, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen ustez, Espainiak Gibraltarri buruz lortutako bermeak herrialdearen posizioa indartzen du etorkizunean Erresuma Batuarekin "gai guztiez" hitz egiteko.
Sanchezen hitzetan, Erresuma Batua Europar Batasunetik irteteko akordioari betoa kentzea eragin zuen bermea "aurretik eta ondoren" bat izan da.
Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak esan du Gibraltarri buruz EBk hartutako akordioa "ona" dela espainiarren interesentzat.
Junckerrek aitortu du “azken egunotan” Felipe VI. erregearekin hitz egin zuela egoerari buruz; Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin ere izan zen.
May: 'Har zitekeen akordiorik onena lortu dugu'
Theresa May Britainia Handiko lehen ministroaren ustez, Erresuma Batuak ‘brexit’ari buruz har zitekeen "akordiorik onena lortu" du, eta Westminterreko Parlamentuak onartu ezean, "zatiketa handiagoa eta zalantza gehiago" izango direla ohartarazi du.
"Har zitekeen akordiorik onena lortu dugu, gaur ikusi dugun moduan, eta Erresuma Batuarentzat akordio ona da”, "herrialdearen osotasuna babesten duelako, besteak beste", esan du, goi-bilera amaitu denean emandako prentsaurrekoan.
Britainia Handiko Gobernuak zailtasunak daudela esan du 'brexit'a Parlamentuan onartzean
Jeremy Hunt Britainia Handiko kanpo arazoetako ministroak esan duenez, Gobernuak eta Bruselako agintariek egindako onarpen proiektuak "aritmetika zail" bati aurre egin behar dio Britainia Handiko ganbera legegilean.
"Gauza asko alda daitezke datozen bi asteotan, baina, oraintxe bertan, aritmetika zaila da", adierazi du Huntek, BBC katean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa